E-PAPERZORROA

Egindako guztia gogoratzen...

Kaixo guztioi! Nire izena Unai da. Batxilergoa eta Selektibitatearekin etapa bat itxi, eta aurten Unibertsitatean hasi naiz. Egia esan, betidanik duda izugarriak izan ditut ikasketetan aukeratzeko momentuak iritsi zaizkidanean. Horietako azkenean, buruari bueltak eta bueltak eman eta gero, erabakia hartzera ausartu eta Magisteritza ikastea erabaki nuen. Erabaki horrek Gasteizera eraman nau. Bertan, Lehen Hezkuntza Hirueleduna gradua ikasten ari naiz. 

Gradu honetako bigarren lahuhilabetekoan izan ditudan irakasgaien artean Didaktika Orokorra irakasgaia egon da. Bere egunean azaldu nuen moduan, blog hau irakasgai honen lan koadernoaren antzera funtzionatu du. Honetan, irakasgai honen barruan egindako guztia jasotzen joan naiz. Horretarako ezinbestekoak izan dira gida moduan erabilitako blog-a eta nire klasekideak izan direnen blog-ak. Horiek oso lagungarriak izan dira, abiapuntuak eta hobekuntzak eskaintzerako orduan.

Azken sarrera honen helburua lauhilabete honetan egindako ibilbidea eta bizitako esperientziak gogoratzea izango da. Honetarako, egindako guztiaren errepaso arina egingo dugu... Kurtso hasieran, irakasgaiaren helburua zein izango zen argitu genuen. Irakasgaia eskolari buruzko begirada kritikoa garatzeari begira planteatu dugu. Horretarako, bi txoko edo etapa nagusi bereizi ditugu: Curriculumaren txokoa eta Diseinuaren txokoa.

Curriculumaren Txokoa

Lehenengo etapa Curriculumaren txokoari lotutakoa izan da. Ibilbidearen zati hau gai ezberdinei buruzko materialak ikusteko eta horien inguruko irakurketak egiteko baliatu dugu. Hala ere, guztiek amankomuneko helburu bati eutsi diote: gorputz-lurraldea mapeatzea. Horrekin hasteko, gorputza helburu bihurtu duten hainbat dinamika egin ditugu.

Lehenik eta behin, klasean Tomboy pelikula ikusi dugu. Tomboy (2011) oso pelikula berezia da, Genero identitatearekin lotuta sor daitezkeen korapiloetaz hitz egin diguna. Honetan, biologikoki neska den eta mutila izatea gustuko duen eta mutil generoarekin identifikatuta sentitzen den gazte baten istorioa kontatzen zaigu. Protagonistak bi identitate horiek txandakatzen ditu pelikulan, eta horren arira trama oso intentsoa sortzen da. Pelikula blog-ean genero irakurketa egiteko aitzakia izan da. Irekitako sarreran, pelikulan adierazgarriak iruditu zitzaizkgun eszenak hartu eta horien inguruan hausnartu dut. Dinamika interesgarria izan da, tabuekin apurtu eta generoaren ideia eztabaidan jarri dugu.

Honen ostean, berriro ere gorputzat helburutzat hartuta, elkarrekin konektaturiko hainbat dinamika egin ditugu, horietako batzuk errepikatuz. Hasteko, eskolan ikasten duten gorputzak nolakoak diren eztabaidatzea proposatu dugu. Horretarako, kanpuseko txoko eta gela ezberdinak bisitatu eta ikusitako gorputzak argazkitu ditugu. Ondoren, argazki horiek klasean aurkeztu eta interpretazio ezberdinak egin ditugu elkarrekin. Argazki horien bilduma eta horien inguruko behaketak blogean txertatu, eta saioaren errelatoa egin dugu. Errelato hau narraziozkoa izan da. Hurrengo dinamikak aurrekoaren planteamendu berdina jarraitu du, baina oraingoan, eskolaz konoo ikasten duten gorputzak nolakoak diren aztertu dugu. Dinamika horren emaitza izan diren argazkiak eta hasunarketak, eta errelatoa ere blog-ean txertatu ditugu.
Atal honekin amitzeko, gure errelatoek zer islatzen duten eta zer ezkutatzen duten galdetu diegu gure buruei. Ateratako ondorioa oso adierazgarria izan da. Eskolan gorputz pasiboak eta inplikaziorik gabekoak nagusitzen direlaz ohartu gara. Kanpoan, berriz, ekintzetan inplikazio handiagoa duten gorputzak ikusi ditugu.

Ibilbidean, Illich-en begiradarekin egin dugu topo. 60ko hamarkadadako pentsalari honek aldaketarako borrokari eutsi zion eta gizarte modernoaren inguruan zituen ideiak (eliza, hezkuntza, kultura, medikuntza, garraio...) inpaktu handia izan duten. Illich-ek zuen begiradan sakontzeko, Humberto Beck-en "Otra Modernidad es posible. El pensamiento de Iván Illich" lanaren hiru pasarte irakurri eta horien inguruan hausnartu ditugu. 
Lehenengo pasartea "La crítica de las herramientas" kapitulua izan da. Honen bidez Illech-ek salatu zuen produkzio industrialaren ustelkeriaren inguruan hitz egin genuen. Erranminten kontzeptua ulertu eta kontraproduktibitatearen fenomenoaz hitz egin dugu, eskolak guzti honetan jokatzen duen papera aipatuz. Azken hori gizartea aldatu eta eta pertsonak aldaketa horrekiko menpekoak egiten gaituen prozesua da, eta eskola, gizartearen artifizializazio prozesurako erreminta bat bezala deskribatzen du Illich-ek.
Bigarren kapitulua "El ritual del progreso" izenekoa izan da. Honek aurrerapen teknologikoaren inguruan hasunartzeko ideiak eskaini dizkigu Aurrerapenaren eta sistemaren mantrak desestali ditugu, aurrerapenaren gehiegizko maila, eskutuko motibazioa, ondorio kaltegarriak, eskolaren jarrera kontraproduktiboa, ateknologien agindu... kontzeptuak landuz besteak beste.
Amaitzeko, "La convivencialidad" kapitulua irakurri dugu. Irakurgai honetan ezarritako sistemaren biziraupena zihurtatzen duten zeremonia mito-poetikoen zentzua ulertu eta Illich-ek proposatutako alternatiba ezagutu dugu. Honela, pentsalariaren oso ezaguna den "Bizikidetasun" printzipioa ikasi dugu. Honek indibiduoaren, honen instrumentuan eta gizatearen artean harremanak sortzeko bide ez menderatzaileak imajinatzeko aukera bezala definitu zuen, eta produkzio industrialaren sistemak ezarritako erregimena akabatzeko proposamena bezala aurkeztu zuen.

Gorputza helburu izatetik bitartekari izatera pasatu da gure dinamiketan. Gorputza bitartekari moduan ulertuta, honek eskaintzen dituen aukera anitzen inguruan hitz egin hasi gara klasean. Hasteko, Esther Ferrer artistaren ezagutu eta horrek egiten duen performance-aren diziplina ezagutu dugu. Artistaren lana eta diskurtsoa ezagutu eta gero, gorputzaren adierazpenerako diziplina hori gure testuingurura ekarri eta Illich autorearekin lotu dugu. Klasean autorearen inguruko irakurgaietaz hitz egiteko elkarrizketen ostean, klaseko talde bakoitzak bere performance-a egin du. Illich-en kontzepturen bat hartu, eta besteoi azaldu diegu pentsatutako performance-aren bidez.

Beste saio batean, gorputzaren bitartekaritzari lotutako hainbat emakume ezagutu ditugu. Alde batetik, Beatriz Preciado filosofoa ezagutu dugu, transgenoro teorien arloan bereziki ezaguna dena. Honen bizitza eta ikuspegiaz jakin eta horietatik ateratako ideien bidez eskolak gorputzen normalizazioan duen paperaz hitz egin dugu, honek normalizazioarekin eta arauekin apurtu beharko lukeela aldarrikatuz. Bestetik, Sunaura Tylor eta Judith Butler ezagutu ditugu. Lehenengoa Estatu Batuetako artista eta idazlea da. Judith Butler, ordea, filosofoa eta generoaren teorikoa da. Bien arteko elkarrizketa batetatik abiatuta desgaitasunaren eta gizarteak horren inguruan duen pertzepzioaren inguruan hasunartu dugu, desgaitasuna bere generoarekin lotuz ere.

Gogoetak ere oso garrntzitsuak izan dira ibilbidearen zati honetan. Bi bereziki oso garrntzitsuak egin ditugu. Lehenengoa, gaur egungo errealitatearen inguruan, eta irudiek horretan duten garrantziaren inguruan izan da. Honetan irudiaren inguruan hitz egin dugu, praktika kulturala, markoa, autaketa, manipulazioa eta irudien biolentzia bezalako ideiak txertatuz. Irakasleek errealitate horri begira duten paperaren inguruan ere eztabaidatu dugu. Bigarren gogoeta aurretik esandako horrekin oso lotuta egon da. Praktika kulturala eta horrek sortzen duen norbanakoaren begirada izan da honen gaia. Honetan, nik, etorkizuneko irakaslea bezala eta nire jatorria kontuan hartuta klasera zein begirada eramango nukeen arakatu dut. Oso dinamika adierazgarria izan da niretzat, nire buruaren inguruan hausnartzeko aukera eman dit eta.

Hurrengo dinamikan, gorputza helburu izatera pasatu da berriro ere. Klasean eskola eredu ezberdinen inguruko hainbat bideo ikusi ditugu. Helburua ikaskuntza eredu ezberdin horietan ikasten duten gorputzak nolakoak diren aztertzea izan da. Horretrako, horien printzipioak eta funtzionamenduak ezagutu eta hausnarketa bideratu dugu. Ikusitako ereduen artean, eskola anarkista, eskola publiko txikia, Amaraberri eskola eta Homeschooling-a egon dira. Azken hori oso planteamendu interesgarria eta korapilotsua dela aprobetxatu dugu ere horren inguruko gogoeta bat egiteko. Honetan, homeschooling-ak dituen abantailak eta desabantailak proposatu eta nire iritzia eman dut.

Curriculum-aren txokoaren etapa amaitzeko, Curriculumaren kontzeptua landu dugu. Kontzeptu honi berebiziko garrantzia eman eta lanketa oso sakona egin dugu. Hasteko, curriculuma bera difinitu dugu. Elakrrekin hitz egin eta gero, Curriuluma ikasten dugun guztia dela adostu dugu. Hala ere, definizio hori osatzeko gaiaren inguruko hainbat irakurgai irakurri ditugu, eta horien bidez, ideia desberdinak agertu dira klasean. Curriclumaren definizioa osatzeaz gain, kontzeptu horren inguruan sortu diren beste kontzeptu batzuk landu ditugu (curriculum formala, curriculum erreala, curriculum ezkutua, curriculum ausentea...).
Behin kontzeptu horiek argitu eta horien inguruan hasnartu ondoren, gaur egun, gure hezkuntza sistemaren curriculumak dituen zehaztapen mailak ikusi ditugu. Horiek ulertzeko informazioa bilatu eta honela, horien guztien azalpenak osatu ditugu bakoitzaren dokumentua, definizioa, arduraduna/egilea, baldintzatzaileak, osagarriak eta abidibeak eskainiz.
Amaitzeko, curriculuma definitzean agertu den curriculum ezkutuaren kontzeptua berreskuratu eta dinamika bat egin dugu horren inguruan. Curriculum ezkutua era inplizituan transmititzen diren edukiak dira (balioak, ezagutzak, ideiak...). Horregatik, gure fakultatean zehar ibili, eta curriculum ezkutu horren ebidentziak bilatu ditugu. ebidentziak argazkitu eta guztien artean horien inguruan hausnartu dugu elkarrekin.

Diseinuaren Txokoa

Ibilbidearen bigarren etapa honetan diseinuaren txoko moduko bat sortu dugu. Honetan, hausnarketa beste modu batean bideratu dugu. Etapa honetan egindakoa sormenarekin lotu dugu gehienbat. Gure hausnarketak eta ideiak adierazteko produktu ezberdinak egin ditugu, bide guztiz desberdinak erabiliz. Etapa honen emaitza izan dira lahuilabeteko lanik garrantzitsuenak: Kartografia eta Sekuentzia Didaktikoa.

Kartografia ibilbidearen lehenengo zatia ixteko proposatutako jarduera izan da, Curriculumaren txokoan ikasi eta landutako guztia biltzeko helburua izan duena. Aurreko jardueren bidez gorputz lurraldea mapeatu dugu, gorputza helburu eta bitartekari bezala aztertuz. Kartografia egitearen xedea eskolak gorputzen normalizazioan duen eraginaren inguruan hausnartzea izan da, aurretik eskuratitako ezagutza guzti hori erabiliz noski. Honekin, eskolari esleitu zaion paper neutroa kuestionatu eta eragiten dizkioten botere harremanetan sakondu nahi izan dugu. 
Kartografia garatzeko taldeetan banatu gara. Taldeka, hezkuntzarekin lotura izan zezakeen kontzeptua edo ideia bat hartu, eta hori hezkuntza barruko gorputzetan izan dezakeen eragina nola irudikatu pentsatu behar izan dugu. Honela jaio zen gure intersekzionalitatearen kontzeptua lantzeko proposamena. Honen bidez diskriminazioaren konplexutasun maila imajinatzen duguna baino askoz  konplexuagoa dela salatu nahi izan dugu, arrazoi ezberdinengatik diskriminatuak izaten diren kolektiboei erreferentzia eginez.
Gure lanak bezala, besteen lanek ere kontzeptualizazio sakona izan dute atzean. Hori dela eta, kartografiak guztion aurrean aurkeztu eta guk egindako gorputz desafiatzaileak defendatu ditugu!

Aurreko lanarekin lehenengo etapa guztiz itxi eta bigarrenean murgildu gara. Bigarren etapa honen helburu nagusia ikasketa esperientzia baten diseinua egitea izan da. Horretarako, edozein kezkuntza-praktika diseinatzeko ezinbestekoak diren hainbat kontzeptu landu ditugu, horien artean garrantzitsuenak konpetentziak, metodologia eta ebaluzioa izan dira.

Konpetentzien kontzeptuak zentzu nahiko teoriko eta abstraktua du. Horrek kontzeptua ulertzeko zailtasuna sortu ditzake, baina horiek ondo ulertzea oso garrantzitsua da, gaur egungo hezkuntza sistema sistema horien inguruan antolatuik dago eta. Horregatik, konpetentzien benetako zentzuan sakontzeko hezkuntza arloan adituak diren Sacristan eta Moya-ren iritziak ezagutu ditugu. Kontzeptuaren inguruan nahiko ikuspuntu kontrajarriak dituzte; lehenengoa oso kritikoa da konpetentziekin, bigarrena, berriz, nahiko lagunkoia. Horien argudioak entzun eta elkarrekin hausnartu dugu, guztion artean ulergarriagoak diren ondorioak lortuz.

Metodologia esaten zaie hezkuntza praktika egiteko erabiltzen diren teknika eta estrategiei. Guk bereziki metodologia aktiboak deritzoten estrategietan jarri dugu gure arreta. Eredu tradizionalaren metodologiarekin apurtu eta ikasleen rol aktiboaren alde egiten duten metodologiak dira metodologia aktiboak. Horien artean ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologian zentratu gara. Horien inguran irakurri eta horietako bakoitza definitzen saiatu gara. Gainera, HEZIBERRIK metodologiaren inguran zer esaten duen aztertu dugu, horiek ikasketa esperientziaren diseinuan betetzen duten papera zehazteko.

Ebaluazioaren inguruan ere ikasi dugu. Hori zer den definitu, eta horren inguruan ohikoak diren dudak argitu ditugu (Kalifikazioa eta Ebaluazioa gauza berdina al dira?...). Gainera, ebaluatzeko dauden aukera eta bide ezberdinak ere ikusi ditugu.

Kurtsoaren amaierako utzi dugu agian garratzitsuena izan den lana: Sekuentzia Didaktikoa, edo arestian erabilitako hitzak berreskuratuz, ikasketa esperientziaren diseinua. Lan hau Didaktikak gaur egungo Hezkuntzan duen eginkizunaren ordezkaria izan da, eta hhau garatzeko, aurretik landutako guztia erabili dugu. Lan Honen bidez, hezkuntza prozesuaren antolakuntza eta planifikaziorako irizpideak ikasi, horien inguruan hausnartu eta guk geuk diseinatutako produktua sortu dugu, beti ere, produktua hezkuntzarako ekimena bezala ulertuz. Lana taldeka garatu dugu. Modulu Doctors taldeko kideek garatutako Unitate Didaktikoari "Eskola aldatzen proiektua" deitu diogu.

Agurra! 

Aimaitzeko esan nahiko nuke egindako ibilbidearekin oso pozik nagoela. Lan egiteko bide oso interesgarria da irakasgai honetan jarraitu duguna. Hausnarketen bidez lan egitea ikaskuntza garatzeko oso bide interesgarria izan dela uste dut. Gai asko eta oso desberdinak lantzeko aukera eman digu aldi berean. Gainera, hausnarketak egiteko ere aukera ezberdinak ikasi ditugu (blog-a, kartografia, performance-a, gogoeta idatzia, elkarrizketa, argazkien irakurketa...), eta horien bidez gure adierazpenerako gaitasunak garatu ditugu. Oso garrantzitsua da ere irakasgaiak bere helburua bete duela azpimarratzea. Hasieratik esan genuen helburua eskolaren inguruko iritzi kritikoa garatzea zela, eta hala izan da. Egindako guztiak nire begirada egituratzen, eta batzuetan hori bera desmuntatzen lagundu dit. Ideia berriak txertatu eta hobegarriak ziren beste asko deuseztatu ditut. Iritzi hori jasotzeko azken sarrera bat ireki dut blog-ean, non gaur egungo hezkuntza sistemaren alderdi batzuen inguruan pentsatzen dudana azaldu dut. Gonbidatu nahi zaituztet sarrera horretatik pasatzera!

Amaitzeko, nire taldekideak izan diren guztiei, eta gure irakaslea izan den Aingeruri eskerrak eman nahi dizkiet. Guzti hau ez litzateke posiblea izango haien laguntzarik gabe. Badakit nahiko pelikuleroa dirudiela azken esaldi hori, baina hala izan da. Eskerrik asko guztioi!

 











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?