ELKARRIZKETAK ETA PERFORMANCE-a: Illich-en ikuspegiarekin loturak ezartzen
Modulu Doctors eta Kontraproduktibitatea
Gu, Modulu Doctors taldea, izan gara klasean performance bat egiten lehenenak. Disziplina honetan erreferentea den Esther Ferrer artistaren lana eta diskurtsoa ezagutu eta gero, geure buruak erronka berri honi eusteko prest ikusi ditugu.
Performance-aren ideia hori Illich autorearekin lotu dugu. Azaldu nuen moduan, autorearen inguruko hainbat irakurgai irakurri eta horien inguruan hausnartu genuen. Ondoren, klasean Elkarrizketa saioak antolatu ditugu. Kapitulu bakoitzaren irakurketaren ostean, saio bat izan dugu gaiaren inguruan hitz egiteko eta besteon ekarpenak entzunez, gure begiradak osatzeko.
Elkarrizketa horien ostean, landutako kontzepturen bat aukeratu eta gorputzak erabiliz ideia hori nola adierazi pentsatu dugu. Honela, performance-ak eskainitako bidea eta klasean landutako "La crítica de las Herramientas" lana erreferentziatzat hartu ditugu, Illich-ek proposatutako Kontraproduktibitatearen fenomenoa azaltzeko. Honetarako material eskasa eta gure gorputzak erabili ditugu. Helburua klasekideak deskolokatzea izan da, eta deskolokatze horretatik abiatuta hausnarketa sustatzea. Hemen dituzue ideia garatzeko erabili genuen gidoia eta Performance-a egiteko erabilitako materiala.

Klasean egindako performance-aren zentzua azaltzean gauzak argitu eta interpretazio interesgarriak agertu dira. Benetan uste dugu Kontraproduktibitatearen kontzeptua ulertarazteko lanketa lagungarria eskaini dugula. Dinamika oso polita atera da eta taldekideak oso pozik geratu gara egindakoarekin. Zorte ona opa diogu hurrengo taldeari!!!!
Eskerrik asko Maider, zuen taldeko Youtubeko kanalean gure bideoa zintzilikatzeagatik
Besteon Performance-ak
Dinamika hau ez da gurekin amaitu, hasi baino ez da egin. Hurrengo asteetan gure taldekideak dinamikari jarraitasuna eman eta haien performance-ak egingo ditutze. Horietako batzuk haien blogean aurkituko dituzue. Hona hemen horietara iristeko link-ak:- Whale taldearen performance-a
- Spice Girls taldearen performance-a
- Matraka taldearen performan-a
- Xulines taldearen performance-a
Ikerrek bere blog-ean guk geuk egindako performancearen eta besteek egindakoen kronika dotorea egin du. Honetan bere esperientzian oinarrituta ulertu duena azaltzen digu. Oso interesgarria iruditu zait guk planteatutako performance-ari beste batek emandako zentzua irakurtzea. Guk adierazi nahi genuena primeran harrapatu duela irudti zait, eta bere ondorioak ikustera gonbidatu nahi zaituztet!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina