Examined Life - Judith Butler and Sunaura Taylor
Klasean ikusitako bideoan Sunaura Tylor eta Judith Butler elkarrizketa bat mententzen ikusi ditugu kalean bueltatxo bat ematen duten bitartean. Lehenengoa Estatu Batuetako artista eta idazlea da. Lan oso esanguratsua egin du desgaiten eta animalien eskubideen defentzan. Judith Butler, ordea, filosofoa eta generoaren teorikoa da. Bere lanak filosofian politikoan eragin handia izan. Bideoa ikusi eta hainbat galdera abiapuntzat hartuta hausnarketa modukoa egiten saihatu naiz.
Zer da Sanaura Taylor-ek benetan esan nahi duena “elkarrekin ibiltzea” esaten duenean? Sanaura Tylor-ek kontzeotu horren apurketa egiten du. Aurrera egitea da ibiltzea. Zergatik ibili behar gara oinen gainean beti? Ez ahal daude beste moduak ibiltzeko?
Bideoan impairment (hondatze) eta dissability (desgaitasun, baliaezintasun) kontzeptuak haientzat zentzu oso berezia du. Impairment terminoak ezberdinak diren gorputzei eta, gorputz estandarrarekin bat ez datozten gorputzei egiten die erreferentzia. (Konstrukto biologikoa). Dissability, ordez, gizarteak impairment horri lotuta duen ikuspuntua eta horri jartzen dizkion mugak dira (Konstrukto soziala).
Sanaura Taylor-en zaintzen kontzeptualizazioa egiten du, hauek gizartean duten papera definituz. Bere ustez gizakia izaki interdependentea da. Gizakiak elkarrekin harremanetan gaude une oro gure behar basikoenak asetzeko.
Generoa eta Desgaitasunaren arteko loturak galdera asko planteatzen dizkio Butlerri: Zer egin dezake gorputzak? Zer egin dezakegu gure gorputzekin? Nola luzitu beharko luke gorputz bat? Zertarako erabiltzen dugu gure gorputza eta haren zatiak?Desgaitasuna sortzen dugu gorputzari zer egin dezakeen agindu eta ezartzen diogunean (zer egin behar da eskuekin, nola ibili behar da mutil bat edo neska bat…), berez gorputzak milaka aukera ditu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina