Sekuentzia Didaktikoa

Kurtsoaren amaierako utzi dugu agian garratzitsuena izan den lana: Sekuentzia Didaktikoa. Hau Didaktikak gaur egungo Hezkuntzan duen eginkizunaren ordezkaria izan da. Honen bidez, hezkuntza prozesuaren antolakuntza eta planifikaziorako irizpideak ikasi, horien inguruan hasunartu eta guk geuk diseinatutako produktua sortu dugu, beti ere, produktua hezkuntzarako ekimena bezala ulertuz.

Sekuentzia Didaktikoa curriculumaren azken maila eta zehatzena da, benetan hezkuntza egiteko erabiltzen dena. Sekuentzia edo Unitate Didaktikoa Gelako Porgramazioaren oinarrizko unitatea da. Azken horrek urte oso batean aurrera eramaten diren Sekuentzia Didaktikoak Biltzen ditu. Horien bidez, irakasle bakoitzak bere ikasleei jarduerak eta estrategiak proposatzen dizkie haien ikaskuntza prozesua garatzeko. Ikaskuntza prozesua modu eraginkorrean garatzeko, beharrezkotzat hartzen da proposamen horien planifikazioa. Hori da, Sekuentzia Didaktikoaren  papera, proposamen guzti horiek arretaz diseinatzea. Horiek guztiak irizpide finko batzuen araber zehaztu eta hezkuntza sistemak ezarritako antolakuntza estandarrera egokitzen dira. Antolakuntza hori burutzeko ikasleek nolabaiteko mugikortasuna duten arren, guztiek irizpide berdinei erantzun diete. Irizpide horieri jarraituz Sekuentzia Didaktikoak egitura zehatza hartzen du: justifikazioa, kokapena, arazo egoera, konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak, ebaluazioa...

Lana taldeka garatu dugu. Modulu Doctors taldeko kideek garatutako Unitate Didaktikoari "Eskola aldatzen proiektua" deitu diogu. Hona hemen egindako lana eta hori aurkezteko diseinatu dugun material bisuala:






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?