Eskola eredu desberdinak
Klasean eskola eredu ezberdinen inguruko hainbat bideo ikusi ditugu. Horien printzipioak eta funtzionamenduak ezagutu ditugu, ondoren hausnarketa bideratu ahal izateko. Dinamika honen helburua ikaskuntza eredu ezberdin horietan ikasten duten gorputzak nolakoak diren aztertzea izan da. Beraz, berriro ere, gorputza helburu izango da.
Ikusi ditugun ereduak bi multzotan bereizi ditzazkegu. Alde batetik mugimendi anti-autoritarioaren edo pedagogia libertarioaren adibideak ikusi ditugu; horien artean PAIDEIA eta Homeschooling-a. Bestetik, eskola publikoaren barruan sortzen ari diren Esperientzia berritzaileak ezagutu ditugu; Eskola txikia eta Amaraberri.
PAIDEIA eskola
Eskola anarkista da. Eskola ikasleen askatasunean oinarritzen da. Ikasleak haien ikasketa eta garapen prozesuen jabeak dira. Ez dago, eskola tradizionalaren zurruntasuna, ordena eta kontrolaren arrastorik. Gorputz-lurraldeari ez zailo inolako mugarik jartzen. Edozer-en gainean gorputzen mugimendua sustatzen da. Umeak erabateko askatasuna eta aukera dute nahi duten momentuan altxatu eta mugitzeko, dantzatzeko, abesteko... Jankserari dagokionez ere erabateko askatasuna dut. Janzkeraren aukeraketa gorputzaren erosotasunarekin lotura zuzena duela ulertzen du eskola anarkista. Nahi izanez gero, umeek eguna bainujantzian pasa dezakete. Guzti hau eskola anarkistan ikasten duten gorputzetan islatzen da. Honetan ikusten ditugun gorputzak askeak, inplikatuak eta energiaz osasuntsuak dira.
Gorputzaren askatasun horrek eragin zuzena du ikasleen ikaskuntza prozesuan. Ikasleak energia positiboz beterik daude. Ergia hori ez da muskuluetatik igarotzen soilik. Haien buruak ere elikatzen ditu. Ikasleek ezagutzarekiko irrika eta jakin-mina dute. Ezagutzak elkartzen ditu eta ezagutza bilatzen dute.
Askatasun guzti hori ez da kaotikoa. Nolabaiteko ordena badago, baina guztion partaidetzan eta bizikidetzan oinarritutako ordena. Asanbladak eta ikasle guztien arteko berdintasun sistema dira eskolaren bi zutabi nagusienak. Horiek, eta eskolan nagusi den hizkuntza inklusiboak, posible egiten dute askatasuna ondo kudeatu eta gatazkak dena ez suntsitzea. Eskola honetako ikasleek errespetua eta talde lana ezagutzen dute, hiritartasunerako ezinbestekoak diren balioak. Puntu horietatuik abiatuta, bakoitzari bere ibilbidea eraikitzeko aukera ematen zaie: beren balioak aukeratu, nahi duten moduan lan egin...
Guzti hori alde batera utzita, gaur egun eskolak hezkuntza "instituzio" moduan duen egoera ulertzea ere interesgarria iruditzen zait. Eskola anarkista ez da planteamendu berri, orain dela asko jarri zen martxan. Hasieran, jende asko eskola eredu honen kontra etorri zen. Kanpoaldeko Erregimenak kritikatzen zuen hori zen ikasleek zuten askatasuna, eta bertan kanpoaldeko ideologiarekin bat egiten ez zuen ideologia aldarrikatzen zen. Ondoren, Demokraziarekin askatasuna etorri zen, baina horrek ez zuen eskola alternatiboen alde jokatu. Demokraziak eskainitako askatasun faltsua eskola alternatiboak normalizatuz joan da. Honekin horien planteamendu berritzaileak usteldu eta eredui tradizionalaren ildera eraman ditu. Bilakaera horren kontrako borroka konstanterik ez dagoenez, eskolak ez du aurrera egiten. Gaur egun planteamendu honetan parte hartzen duen jendua oso nekatuta dago, bere aldaketarako perspektibak suntsiturik ikusi ditu eta.
Homeschooling-a
Homeschoolinga eredu indibidualizatua eta pertsonalizatua da. Hortaz, ikasleek arreta guztia jasotzen dute eta ume bakoitzak duen erritmoa errespetatzen da. Honela, ikaskutza haur bakoitzak dituen behar eta interesetara zuzentzeko aukera dago, sistemaren eta gizartearen inolako baldintzapenik gabe. Horrek gorputzari dagokionez ere askatasun handiagoa eskaintzen du. Umeak ez du bere gorputz ekintza eskolako espazio mugatuetara moldatu behar. Bere mugimendu aukerak bere beharren araberakoak dira. Ezaguna egiten zaion espazioen murgildu eta ikasi dezake aldi berean.
Planteamendu hau oso interesgarria da. Gaur egun eztabaida handia eta iritzi konytrajarri asko sortzen ari den planteamendu da. Hori dela eta, hausnarketarako aukera bikaina eskaintzen du. Blog-ean aurrerago, planteamendu honen ingurun jardungo dugu saonago... Pasa zaitezte sarrera hau egin ostean blog-ean egindako sarrera honetatik: Homeschooling-aren planteamenduan sakontzen.
Eskola publiko txikia
Herri txikietan errotutako eskola mota da hau. Hauetan guztizko ikasle kopurua txikia izan arren, ikasle asko daude irakasle gutxirako. Horregatik, adin ezberdinetako umeak elkartzen dira gela berdinean. Honen emaitza ikasleen arteko harreman sendoagoak dira. Guztiak elkarrekin egoteak harreman osasuntsuagoak eta sentituagoak sortzen ditu. Honen metodologiaren printzipioa hurrengoa litzateke: irakasleak ezagutu eta ikusi duen aberastasun guzti hori eskola eremura eramatea. Honek inguruarekiko harremanaren garapen sakona dakar. Ikasleek kanpoaldeak eskaintzen duen aberastauna ikastea ezinbestekoa da. Honek eskolaz kanpoko ekintzen presentzia konstantea proposatzen du. Hauen bidez ikasleen gorputzak testuinguru ezberdinen aretan salto egiteko eta horiei guztietara egokitzen ikasteko aukera dute. Eredu honetan ere, ikasten duten gorputz inplikatuak ikasten dira. Gainera, hauetan irakasleen eta familien arteko harreman estua bermatzen da. Eskola eta eskolaz kanpoko eremuak elkarrekin trukean eta komunikazioan daude une oro.
Amaraberri eskola
Planteamendu honen leloetako bat hurrengoa izango litzateke: "Vivimos donde tenemos los pies, y por tanto, la escuela tambien es parte de la vida". Amaraberriren berezitasuna da Curricuma lantzen duela, eta desberdintzen duena lan egiteko modua da. Honek garapen integrala bermatzen du, eta horretarako, alde emozionalari behar duen garrantzia ematen dio.
Testu liburuek ikasleen ezagutzak uniformatu eta ikasleak unformatzen dituztela slatzen du. Hortaz, eredu honek jolasen bidez ikastea proposatzen du. Ikasleek jolas ezberdinetan parte hartzen ikasten dute, eta ez liburuetan dagoena kopiatzen.
Lan egiteko, umeak ikasi nahi dutenaz abiatzen dira. Horri buruz informazoa bilatu, nolabaiteko lana garatu eta besteekin partekatzen dute. Honela, haien esperientziaren nolabaiteko proiekzioa egitea da eskatzen zaiena. Ez dira azterketak egiten, aurkezpenaren eta iritzia trukatzearen bidezko ebaluazioa egiten da. Gainera, geletan adin dezberdinetako umeak egoten dira eta horrek giroa aberasten du. Ikasleek solidarioak izaten eta besteei laguntzen ikasten dute. Gela txokoetan antolatu, eta honela, umeen interesei lotutako ekintza espezifikoak bideratzen dira.
Ikasleek, nahiz eta eskola publikoaren mugen barruan egon, askatasun nahikoa dute. Txokoetan antolatzeak mugimendua eskatzen du. Umeen etengabeko fluxua ezinbestekoa da gela. Umeak joan eta etorri egiten dira, txoko ezberdinak bisitatuz, eta ekintza ezberdinak eginez. Oso metodologia dinamikoa da, inplikazio izugarria eskatzen duena.

Klasean badugu Donostiko Amaraberri eskolan ikaslea izan zen mutila, Ander. Anderrek klasean bere esperientziaren inguruan hitz egin zigun. Orokorrean oso oroitzapen onak dituela eta oso gustura ibili zela komentatu zigun. Bere blog-ean eredu honen inguruan komentatutako ikustera gonbidatzen zaituztet, azken finean, nork ezagutuko du eredua berak baino hobeta?
Sumerhill eskola
Uxue-ek bere blog-ean beste eredu pedagogiko batez hitz egin digu. Honek Sumerhill eskolaren inguruan hitz egin du. Bere arreta deitu duen eredua dela azaldu, eta ereduaren planteamenduaren alderdien artean berarentzat erakargarrienak izan direnak nabarmendu ditu.
Alde batetik, eskola honek garapen emozionala beste edozerren aurretik bermatzen duela azpimarratu du, eta hori aprobetxatuz, bere ustez emozioek pertsonon ongizatean eragina ere azpimarratu du.beste alde batetik, eredu honek proposatzen duen sexualitateraen lanketa asko gustatu zaiola azaldu du, eta gaur egungo hezkuntza eredu estandarrean sexualitateari dagokionez dagoen jarrera aldatu behar dela eta sexualitatearen hezkuntza aldarrikatu du ere. Amaitzeko, ereduak proposatzen duen planteamendu demokratikoaz ere hitz egin du, asanbladen funtzionamendua oso interesgarria dela azalduz.
Joan zaitezte bere blog-ean egindako sarrerara. Berak askoz sakonago azldu du dena!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina