Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?
Hezkuntza bi azpiprozesuk osatzen dute: irakaskuntza eta ikaskuntza. Bi hauek elkarrekin lotuta daude eta elkar elikatzen dute. Curriculum-a, berez, ikasten dugun guztia da. Ideia bi horiei erreparatzen badiegu azpimarratu beharreko zerbait azaltzen da; irakasten dena eta ikasten ez dena ez da curricumaren barne sartzen. Airean geratzen den guzti hori ez dugu barneratzen, eta, hortaz, ezin da ikasitako multzoaren barne sartu.
Hala ere, baditu Curriculum termiroarentzat aditu ezberdinek proposatutako definizio landuagoak eta teknikoagoak, horien artean, J. Sarramonak emandakoa. Latinetik datorren hitz horrek "bidea" esan nahi du berez, baina autorearen hitzetan, kontzeptua definitzeko erabiltzen den hezkuntza barruko begiradaren arabera hitzak esanahi ezberdinak hartzen ditu. Ikasleen ikuspuntutik hitzak duen esanahia hurrengoa da: hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa. Irakasleen ikuspuntutik berriz, irakasleen edo profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eremu akademikoak osatzen du curriculuma; profesionaltasunaren beraren proiekziorako, hausnarketarako eta baloraziorako iturri bihurtezen da eremu hori. Eta azkeneko ikuspuntua hezkuntza arloko administrazioarena da. Legez ezarritako maila akademikoak erdiesteko ikastetxeek landu behar dituzten preskripzioen multzoa bezala definitzen du azken honek.
Argi geratu da beraz curriculum-a konptzeptu konplexua dela, "hezkuntza eta politika arloko filosofiatik hasi eta irakaskuntzako gairik hutsal eta praktikoena ere sartzen da honen barruan. Curriculumak teoriaren eta praktikaren arteko tartea betezen du.

Curriculum-aren kontzeptuak gure gabeziak ikusteko baliagarria den hausnarketa sustatu dezakete. Hortaz, blog-ean gai honen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko espazioa sortu dut. Hausnarketa horren lehenengo pausua curriculuma kontzeptuaren inguran sortu diren kontzeptu ezberdinak ikustea izango da.
Curriculum formala eta Curriculum erreala
(Angelo Montoni Rios, 2009)
Curriculum formala esaten zaio irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikazioari. Honek barne hartzen du prozesu horren egituraketa metodogolgikoa hurrengo alderdiei dagokionez: helburu, baliabide, teknika, eta baldintza testuingurukoak, akademikoak eta administratiboak.
Honen zentzua haren planteamenduaren arrazionakltasuna eta koherentzia dira. Prposamen hori bere oinarrien eraikitzetik hasi eta praktikan jarri beharreko ekintzetaraino iristen da. Horrek guztiak noski, nolabaiteko oinarria izan behar du. Onarri hori osatzen duten zutabeak hemen ikus daitezkeenak dira:
(Sarramona,1997)
Laburtzeko, esan dezakegu curriculum formala ezagutza abstraktu, gaitasun eta trebetasun teoriko-praktikoen multzoari forma eta edukia ematen dion guztia dela.
Curriculum errealari bizitako curriculuma ere esaten zaio. Honek, curriculum formala praktikan jartzeko ekintza biltzen du. Honek barne hartzen ditu curriculum formalaren eta ikasgelako errealitatearen arteko aldeak eskatzen dituen beharrezko moldaketak. Hortaz, curriculum erreala curriculum formalaren errealitatearako moldaketa dela ere esan dezakegu. Honek ikasleak gelan biziko dituen eta ikasleak eraldatzen dituen esperientzien maila zehazten du.
Honen barruan sartzen da ere eskola-erakundeen eta horien lanaren azterketa. Azterketa hori estrategien, boterearen, autonomiaren eta negoziazioaren angelutik eta esperientzien aniztasunaren angelutik egiten da. Azken angelu horrek hurrengo hau azpemarratzen du: curriculum formala ikasle bakoitzarekin modu originalean aplikatzen da, nahiz eta irakaskuntza uniformedun eta zuzena egin, ikasle bakoitzak curriculuma experientzia propio eta ezberdinen bidez bizitzen duelako.

Curriculum ezkutua
Curriculum ezkutua era inplizituan transmititzen diren edukiak dira (balioak, ezagutzak, ideiak...). Ipar Amerikako Jackson pedagogoak proposatu zuen kontzeptua bere liburu batean (La vida en las aulas, 1968), eta ordutik, hezkuntzan garrantzia handia hartu du. Izan ere, aditu askok kontzeptu horren inguruan hausnartu eta ikerketak egin dituzte.
Ezkutuko curriciculum-a era esplizituan transmititzeko politak ez diren mezuak transmititzeaz eta iraunarazteaz arduratzen da. Honen bidez hezkuntza sistemak gai ezberdinetan duen iritzia finkatzen du, ideia eta balore zehatzen defentsa eginez (ideologiak, erlijioa, klase soziala, generoa, arraza, kultura...).
Curriculum ezkutua leku guztietan dago. Klasetik atera eta buelta bat ematea nahikoa da gure inguruak ezkutatzen dituen mezuak aurkitzeko (honen inguruan blog-ean egindako sarrera). Hortaz, mezuekin kargaturiko inguruan bizi gara, eta izugarria da mezu multzo horrek guregan izan dezakeen eragina. Arretatsuak izaten hasi eta kontu handiz behatu beharko genuke ikusten dugun guztia, ikusten dugun horren atzean zer dagoen jakin eta horren atzaparretan ez erortzeo.

Curriculum ausentea
Curriculum ausentea zerbait ez dagoenean eta hori bera ez egoteagatik ikasten duguna da. Honen adierazle nagusietako bat hezkuntzan ematen den emakumeen inbisibilizazioa da. Androzentrismoa dela eta, historian, matematikan, natur zientzietan... aipatzen diren pertsonai gehienak gizonezkoak dira. Umeek gizon garrantzitsuak ezagutu eta haien lanen inguruan ikasten dute.
Emakumeen inguruan, ordea, gutxi ikasten da. Historian zehar emakume xelebre eta iraultzaile asko egon diren arren, beti aipatzen diren emakume guxti batzuen izenak baino ez ditugu ezagutzen (Marie Curie eta Rosalind Franklin gehienetan).
Inbisibilizazio honen bidez ikasten duguna da historian emakume garrantzitsurik egon ez dela, eta boterea eta munduaren bilakaera beti gizonen esku egon dela. Honek genero rolen transmisioa ere bultzatzen du, normalizatu egiten baititu neskak ingeniari edo medikuak ezin direla izan mantentzen duten pentsamentu eta aurreiritziak.
Uzurirekin matematikaren munduan bizirik dagoen androzentrismoaren inguruan hausnartu eta emakume matematikalariak bisibilizatzen saiatu gara. Horretarako, gure taldeak bi emakume matematikalari aukeratu eta horien inguruan lan egin dugu. Hemen duzue egindako lana:
Curriculum-aren zehaztapen maila ezberdinak
Gaur egun, Curriculum-a hainbat maila desberdinetan banatuta dago. Maila horiek orokortasun zabaletik kasu zehatz eta konkretuetara joaten dira.
Maila horiek dira normalean aipatzen direnak. Hala ere, badugu ondo definitutako beste maila posible bat, behar bereziak dituzten ikasleei begira planteatu dena:
Irudiekin jolasten...
Klasean curriculumarekin loturiko hainbat irudi elkarrekin ikusi eta interpretatu ditugu. Irudi batek pertsona bakoitzarengan zeozer berria inspiratu dezake, eta, hortaz, ideien oso truke polita sortu da. Hauek dira ikusitako irudi batzuk:
Ikasleak ez dira baloratuak sentitzen, eta horren ondorioz, irakasleak ez du transmititu nahi duen mezua transmititzea lortzen. Ikaslea altxatu eta haien egoera adieraztean irakaslea izugarri harritzen da. Inoiz ez denez horretaz kezkatu, ez du horrelakorik imaginatu.
Testu liburuek askotan transmititzen dituzten mezu ezkutuak. Eta bereziki genero rolen eta genero estereotipoen transmisioan jokatzen duten papera.
Androzentrismoa eta emakumeen inbisibilizazioa eskolan. Zrgatik ez da emakumerik aipatzen??
Publizitateak eta iragarkiek irudien bidez transmititzen duten biolentzia eta gizonaren nagusitasuna. Askotan emakumea objetu gisa irudikatzen da, gizonen jolasetarako dena.
Laburpena
Argi dago curriculuma tresna konplexua dela. Hala ere, oso tresna erabilgarria eta praktikoa ere bada hezkuntza bera ulertzeko eta hezkuntza praktika eskoletan eta ikasgeletan garatzeko ere. Curriculumaren oinarriak esparru asko hartzen ditu (hezkuntzaren filisofia, baloreen mundua, politika, gizarte arloa, psikologia, pedagogia...) eta klonplexutasun horrek agerian uzten du curriculumaren alderdi aniztasuna. Azken batean, hezkuntzarekin zerikusia duen guztia curriculuman sartzen dela esan dezakegu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina