GUR EGUNGO ERREALITATEA: Irudien garrantzia
Gure egunerokotasunean irudiez inguruaturik bizi gara. Bizitzak irudiekin "bonbardatzen" gaitu gizartean, instituzioetan, komunikabideetan, kalean... Gure taldeak (Modulu Doctors) lauhilabeteko honetan egindako modulu lanean gai hau jorratu du. Lan horren justifikazioaren atalean, gaur egungo gizarteari buruz hitz egiteko hainbat lerro eman genituen. Horietan kultura bisualaren eragina azpimarratu eta begirada horren defentsa egiten duten hainbat autore aipatu ditugu. Hemen duzue azaldutako horrekin lotutako pasartea:
[...]Gaur egungo gizartea aniztasunaren gizartea da, zentzu guztietan; sozialki, kulturalki, linguistikoki, ideologikoki... Alfabetatze anizkoitzen perspektibak (multiliteracies) (New London Group, 1996; Cope eta Kalantzis, 2000; Kress, 2003; Lanskhear eta Knobel, 2008) aniztasun hori aintzat hartzen duen begirada eskaini du. Modu anitzeko gizarte gisa definitzen du gizarte garaikidea, non informazioa eskaintzen duten kanal eta komunikabideak amaigabeak diren. Horren ondorioz, mezuen eta ideien eskaintza ere amaigabea da. Egunerokotasunak milaka mezuekin bonbardatzen gaitu, momentua eta lekuan zein den aintzat hartu gabe; eta, horrek edozein momentu eta leku ikasteko apropos bilakatzen du.
Kanal horien nolakotasunak izan duen aldaketa ere azpimarratzekoa da, honek ikusizko kulturaren goren unea ekarri baitu. W.J.T. Mitchell-ek dioen moduan, gure kultura irakurtzen dugunaren produktu izatetik ikusten dugunaren produktu izatera pasatu da (Picture Theory, 1994). Inguratzen gaituen mundua gero eta bisualagoa eta dinamikoagoa da. Horren ondorioz, kanal nagusiak bisualak dira eta mezu gehienak irudien bidez transmititzen dira: argazkiak, ikonoak, kartelak, arte urbanoa… Errelato bisualaren nagusitze horren aurrean gure begiak dira errealitatea hautemateko lehenengo bidea. Edozer begiratzen dugunean lehengo segundoak erabakigarriak dira. Soilik erakargarria denak du arrakasta. Hori dela eta, hartzaile zorrotzagoak bihurtu gara; pertsonon arretak gero eta estimulu gehiago eta deigarriagoak exijitzen ditu.
Irudi guzti horien eragina ondo kudeatu beharreko kontua da. Funtsezkoa da irudi horien papera eta eragina zein den identifikatzea. Hortaz, zein da irudi guzti horien helburu nagusia?
Irudiak, testuak bezala, mezuak eta ideiak zabaltzeko tresnak dira. Gaur egun, ikusizko kultura nagusitu da idatzizkoaren gainetik. Gaur egungo sistema horretaz ohartu eta bere propaganda zabaltzeko kanpaina martxan jarri du. Ikusten ditugun irudi guztiak beste norbaiten interesen adierazle dira. Irudi bakoitza espresuki hautatua izan da mezu zehatz bat zabaltzeko. Hautaketa horrekin batera manipulazioa agertzen da, hau da, pertsonen interesek irudiei forma eta kolorea aldatzen diete. Bai hautaketa eta bai manipulazioa irudien naturaltasuna eta jatorrizko zentzua usteltzen dute. Horien inguruan marko berri bat sortzen dute, irudiaren jatorrizko markoa ordezkatu eta irudiaren esanahia guztiz aldatzen duena.

Modulu Doctors, K2 lana, 2018-2019

Irudien produkzio prozesu horren adibiderik sinpleenetrarikoa sare sozialak dira. Guk geuk, Instagramera igoko dugun argazkia arreta handiz aukeratu eta aplikazioak ematen dizkigun tresnekin "hobetzen" dugu. Filtro jarri, distira igo... eta voilá! Badugu Like asko lortzeko irudia prest.
Irakasleon papera irudien artifizialtasun hori identifikatzea eta ikasleei hori bera identifikatzen laguntzea da. Espiritu kritikoa da sustatu behar duguna, haien kabuz irudien irakurketa sakona egiteko gaitasuna garatu dezaten.
Fernando Hernández-ek esan zuen moduan, praktika kulturala da pertsonen begirada sortzen duena. Gure gizarteak eta kulturak guztiz baldintzatzen du gure mundua begiratzeko era. Hortaz, irakasleak izango garen heinean, interesgarria litzateke eskolara eramango dugun begirada horretaz jabetzea...

Besteon blogetan saltzeatzen...
Uxuek eta Leirek gai honetaz hausnartu dute ere beren blogetan. Lehenengoak irudien biolentzian zentratu du bere hausnarketa. Gaur egun, mezu ustelduak sabaltzeko komunikabideak erabiltzen duten irudien deskontextualizaioa eta irudien bidez mezuen normalizazioa aipatu ditu, horiek hobeto ulertzeko adibide zehatzak aurkeztuk. Bigarrenak ordea, komunikabideen jardueran sakondu du. Berriak eta albisteak egiten duten irudien erabilera salatu, eta horretaz ohartzeko garrantzia azpemarratu du.
Geroago, Ikerrek egindako sarrerari begirada bat eman eta pasarte bat asko gustatu zait. Honek irakasleek eguneroko irudi guzti horietatik klasera zer eraman beharko genukeen galdetu dio bere buruari, eta emandako erantzuna oso interesgarria iruditu zait. Honek errealitatea den moduan elaraztearen garrantziaz hitz egin du. Berak esan duenez, umeei ez zaie bizitzaren alde positiboa erakutsi behar soilik, alde negatiboak ere ezagutu behar dituzte. Izan ere, errealitatea gauza positibo eta negtiboen nahaste eroa da, eta ikasleei hori bera jakinarazi behar diegu.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina