Kartografien Aurkezpenak
Geure Aurkezpena
Geure kartografiaren aurkezpena egiterakoan eszenaratzeari garrantzia handia eman nahi izan diogu. Aurkezterako orduan, sarrera txiki bat egin, eta kartografian islatutako perfil bakoitza banaka azaldu dugu. Honela, kartografia irekiz joan gara, Intersekzionalitateak adierazten duen efektu progresiboa islatu nahian. Amaitzeko, Intersekzionalitatearen kontzeptua azaldu azaldu eta hainbat ondorio gehitu ditugu.
Besteon aurkezpenak
Intersekzionalitatearen ideiarekin egin genuen moduan, gure klasekideek ere poster bikainak garatu dituzte. Ideia ezberdinak aukeratu eta horien adierazpen oso anitzak egin dituzte. Izugarria izan da dinamika honi atera diogun etekina. Alde batetik, kontzeptu eta ideien interpretazio eta garapen sakona egin behar izan dugu. Bestetik, baliabide eta trebetasun plastikoen bidezko adierazpena landu dugu. Errutinarekin guztiz apurtu eta primeran pasa dugu.Hemen dituzue beste taldeek aurkeztutako posterrak. Poster guzti horien atzean kontzeptualizazio sakona egon da. Talde guztiek azalpen oso interesgarriak eman dituzte haien posterra eta horren elementuak justifikatzeko. Gainera, talde horietako askok kontzeptualizazio hori idatziz jaso eta haien blog-etan partekatu dituzte.
Spice Girls
Matraka taldea
ZARI taldea
WHALE taldea
Xulines taldea
Tomaki taldea
Gorettik bere blog-ean klasean egindako aurkezpenen kronika oso interesgarria egin du. Talde bakoitzak bere blog-ean idatzitakoa irakurri baino lehen, Gorettik eskainitako laburpenak irakurtzea oso gomendagarria dela uste dut. Bere blog-ean sartzera eta azalpenei begirada bat ematera animatzen zaituztet.
2.eguneko aurkezpenak: https://gorettisanchezdidaktika.blogspot.com/2019/04/gorputzen-normalizazioa-azken.html
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina