Pienso, luego existo - Beatriz Preciado

Bideoa eta ideiak

Beatriz Preciado gaur egungo filosofian presentzia oso garrantzitsua duen aditua da., bereziki ezaguna transgenoro teorien arloan. Klasean bere bizitzaren eta ikuspegiaren errepasoa den bideoa ikusi dugu. Zentzu askotan Preciadore ikuspegiarekin bat nator eta hainbat ideia interesgarri iruditu zaizkit.

  1. Iraultza beharrezkoa da. Biolentzia bera beharrezkoa da, biolentzia fisikoa ez dena noski (No hablo de cortar cabezas, ya se han cortado suficientes). Preciadok biolentziaren ideia kontzeptualizatzen du. Aldaketarako metxa pizten duela dio, eta metxa horietako edozein iraultza berri baten hasiera izan daiteke.
  2. Askatasuna asmatzeko dago oraindik, ez da existitzen.
  3. Subjetibitatea bide eta forna berriak sortzeko aukera da.
  4. Ihes egiten egon behar gara etengabe. Ihes egitea ez da errealitatea saihestea, gauza berriak bilatzea baizik.
  5. Gorputza eta sexualitatea testu bat dira. Gorputza diskurtso arautuek goitik behera sakralizatutako eta mugaturiko testua da.
  6. Heterosexualitatea eta homosexualitatea ez dira existitzen, fikzio eraikia da. Asmakizun zientifikoa da, kontzeptu mediku-juridikoa. Asmakizun horrek sexualitatea eta ugalketaren artan erregimen politikoa sortu du, guztiok onartu dugun erregimena eta gure gorputzen kontrola hartzen duena.
  7. Guar egungo gizarteak gorputzak kontrolatzen ditu. Kontrol horren formak asko dira: kapitalismoa, komunismoa...
  8. Gorputzak desnaturalizatu behar ditugu. Etengabekoak izan dira gorputza desexualizatzeko saihakerak. Plazerra eskaintzen duten arloak mugatu nahi izan dituzte (erlijioak, tradizioak...
  9. Utopiak berriak asmatu behar ditugu. Utopia tradizionalek gorputz kementsuak eta erasokorrak aurkezten dituzte. Utopia heroiko horiek atzean uzti behar ditugu.
  10. Iraultza feminista eredu indartsua da. Honen ardatza gorputz zaurgarria eta sentibera da. Honela, gorputz desgaituak, desbideratuak... ere bere errebindikazioaren barne geratzen dira. Hau heroiena ez den utopia berri bat marrazteko aukera da: hiritarren utopia.

Eskolen papera gorputzen normalizazioan

Gaur egun, normalizazioak dena arautzen du. Nola izan, nola sentitu eta nola bizi behar garen agintzen digu. Normalak ez diren patroiak ez dira onartzen. Are gehiago, gizarteak normaltasun falta zigortzen du. Desberdina izateak harrapakin bihurtzen gaitu.
Eskolak normalizazio horren kontra egin beharko luke. Eskoletan parte hartze aktiboa eta dinamismoa bultzatu beharko litzateke. Hezkuntza esanguratsua izateko gorputzen inplikazioa ezinbestekoa da. Gorputzak zikindu eta nekatu behar dira ikasteko.

Eskolak mugimendu hori sustatu beharko luke. Horretarako eskolako espazioak askatu behar dira. Gelako espazioa saturaturik dago gaur egun. Mahaiak, alkuiak, arbela... Espazio hori askatu eta gela zabalagoak sortu behar ditugu.

Halaber, eskola sexualitatea modu zabal eta irekian lantzen duen eremua izan beharko litzateke. Hezkiketa sexuala beharrezkoa da. Txikitatik naturaltasunez ikasi behar dugu sexuaren inguruan, gai honen inguruan sortu den araudi zorrotza apurtzen hasteko eta tolerantzia indartzeko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?