Curriculum ezkutua unibertsitatean

Curriculum kontzeptuaren inguruan azalpena jaso eta hainbat ideia landu eta gero, aulkietatik altxatu eta buelta bat ematera atera gara. Bueltatxoaren helburua unibertsitateetako kanpusean curriculum ezkutuaren aztarnak aurkitzea eta argazkiak ateratzea izan da. Ondoren, irudi horien irakurketa egin eta klasearekin partekatu dugu. Eztabaida oso interesgarria sortu da.

Ateratako argazkiak eta horien irakurketa



Irudi honek betiko bereizketa gogoratzen digu. Bereizketa hori bi irizpedetan oinarritzen da. Alde batetik, genero bereizketa dugu. Bestetik, gorputz normartiboen eta desberdinak diren gorputzen arteko bereizketa. Beti errepikatzen den segregazioa da: irudi estipulatuen bidez pertsonak bereizten ditugu, nahiz eta bakoitzak zer sentitzen duen edo nola identifikatzen den ez jakin. 
WHALE taldeak, ordea, beste ekarpen bat egin du. Ikusi dutenez, gure fakultatean kartel segregatzaile horiek apurtu eta Komun komunak proposatu nahi izan dira. Hala ere, gure kabuz eta kulturalki komun banatuetara joaten jarritzen dugu, kartelik egon ez  harren.




Zentroetan ikasleen adierezpenerako espazioak mugatuak eta finkoak dira. Adierazpen eta Aldarrikapen Kultura inposatua dago. Ikasleok ikasten dugu gure kezkak azaltzeko espazio finkoak daudela eta horiek errespetatu behar ditugula. Guzti honek salatzen duena da ikasleen ahotsari ez zaiola garrantzi gehiegi ematen.




Adierazpenerako espazioen inposaketa horren aurrean errebeldiazko jarrerak agertzen dira. Ikasleria gaztea da eta borrokatzeko gobo bizia du. 




Unibertsitateetan ikus daitekeen guztia norbaiten interesen adierazle da. Unibertsitateak berak iritzia du. Honek erabakitzen du zein filtro jarri. Teorian, unibertsitate barruan ikus dezakegun guztia hor dago zentruaren baimena edo babesa duelako.




Zein da Unibertsitateak desberdintasunaren aurrean duen jarrea? Teorian inklusioaren alde apustu egiten den harren, zuzentzeko hainbat gauza aurki ditzakegu. Gaiaren inguruan interesa izatea eta errespetuaren adierazle izatea lehenengo pausa da. Ondoren, bereizketa horrekin apurtzeko proposamenak etorri behar dira. Kartelak eta irudiak jartzea al da desberdintasun horien normalizaziorako bide egokiena? Edo bereizketa azpimarratzen dute?




Bi irudi hauek oso adierazgarriak dira gaur egungo hezkuntza sistemaren funtzionamendua ulertzeko. Alde batetik, hezkuntzaren guztizko planifikazioa eta sistematizaioa ikus dezakegu. Ordena da nagusi. Dena non egon behar den pentsatu eta zehaztuta dago. 

Whale taldeak ekarpen oso interesgarria egin du espzioaren antolaketari dagokionez. Fakultatearen eraikinaren planoan ikus daitekeenez, eraikina bi zaititan banatuta dago. Alde batetik irakasleen sektorea dugu, eta bestetik ikasleena. Hezkuntzak behin eta berriro gogoratzen digu zein den gure posizioa, eta posizio horrek dakarren rola jarraitu behar dugula.


Denboraren antolaketak ere asko esaten du gaur egungo hezkuntza pratikari buruz. Ordutegiek erakusten digute gaur egun hezkuntzan presente dagoen ezagutzaren konpartimentalizazioa. Ezagutza diziplina ezberdinetan sailkatu eta antolatu da. Ikasleek eskolan irakasgai ezberdinak jarraituz burutzen dute haien ikasketa esperientzia. Banaketa honi hezkuntzaren lengoai pragmatikoa esaten zaio. Perspektiba kritikoek oso kritika gogorra egiten diote ezagutzaren antolaketa honi, eguneroko bizitzan ezagutza horrela agertzen ez dela argudiatuz.



Xulines taldeak urteko egutegiaren argazki hau gehitu du denboraren antolakuntzari lotutako proposamen honi. Talde honek, orduen banaketarekin batera, egunez egun hezkuntza prozesua nolakoa izan behar den markatzen digutela salatu du. 




Fakultateak ingurumenarekiko duen ardura eta konpromesua desestali dezakegu irudi hauei erreparatuz. Printzipioz gaiarekin sentsibilitatua dagoela eta hezkuntza komunitateari ardura eta parte hartzea eskatu, eta hori bera sustatzem duela igarri dezakegu. Hala ere, gauzak ez dira beti diruditen bezain politak...


Spice Girls taldeak honako irudi hau eskaini digu, eta oso interesgarria izan da horren inguruan atera diren ondorioak. Egia bada fakultatean birziklapena sustatzen dela, zergatik daude zabor-ontzi bereiziak fakultateko sarreran soilik? Fakultateko gainerako ezpazioetan butanozko bonbonak erabiliz egindako ontziak aurkitzen ditugu. Horietan ez da inolako bereizketarik egiten, eta zabor guztia elkarrekin botatzen da. Benetazko birziklapena sustatzeko, ontzi hauek ez lirateke desagertu beharko?




Argazki hauek fakultateak artearekiko duen jarreraren adierazleak izan daitezke. Fakultatean artelan ezberdinak arukitu ahal izateak kultura artistikoarekiko nolabaiteko balioespena adierazten du. Fakultatea artearekin sentsibilitatuta dagoela eta horren aurrean konpromisuzko eta inplikaziozko erantzuna ematen pentsa dezakegu.




Aldarrikapen argia islatzen du argazki honek. Fakultate honetako komunitateak hizkuntza-iritzi sendoa du. Euskararen presentzia eta balioespena aldarrikatzen da fakultatean. Gaztelaniak duen pribilegiozko pozizioa akabatzeko nahia, eta euskara indartzeko irrika bizia sentiarazten dizkigu argazkiak.





Ikasleei haien iritzia eskatzen zaiela ulertu dezakegu. Horiek egin beharreko iradokizunak eta aldaketarako proposamenak entzuteko espazioa da argazkiak irudikatzen duena. Edonola ere, postontziak transmititzen duena da espazio hori guztiz ahaztuta eta abandonatuta dagoela. Postontzia Bigarren Mundu Gerrako bunker bateko kutxa badirudi.

Besteen blogetan saltseatzen...

Anak bere blogean argazki desberdinak jarri ditu eta horien inguruan ideia interesgarriak ere eskaini ditu. Ikerrek ere hausnarketa txukuna eta potentea egin du bere blogean. Bien artean, aurreko irudien bidez azaldutakoa borobiltzeko bikaina izan daitekeen diskurtsoa eskaini ute, pasa zaitezkete haien blog-etatik haien lan dotoreak ikusteko!








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?