Gorputz Desafiatzaileak - Kartografia
Kartografia izan da Ibilbidearen lahenengo zaitia ixteko dinamika. Zati honetan gorputz lurraldea mapeatu dugu. Gorputza helburu eta bitartekari bezala aztertu dugu orain arte, dinamika ezberdinak eginez eta ideia ezberdinak landuz. Kartografia egitearen xedea eskolak gorputzen normalizazioan duen eraginaren inguruan hausnartzea izan da, estrategia kartografikoak erabiliz. Honekin, eskolari esleitu zaion paper neutroa kuestionatu eta eragiten dizkioten botere harremanetan sakondu dugu. Gorputzen gainean gogoeta hori egiteko gorputza niaren eta bestearen arteko lehenengo muga bezala hartu dugu. Hemen duzue gure burak egin beharrekoan kokatzeko erabili dugun gidoia:
INTERSEKZIONALITATEA
Modulu Doctors
Posterraren zentzua eta Helburua
Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo gizarte hetero-patriarkal kapitalistan dauden perfil ezberdinak irudikatzen saiatu gara. Irudikapena gorputz ezberdinen bidez egitea nahi izan dugu, beti ere, eskola eremuaren barne zentzua duten gorputzak erabiliz. Hala ere, irudikapen oso anitzak egin ditugu: gorputz batzuk haurrenak izango lirateke, beste batzuk ideia abstraktuagoen adierazpenak, beste batzuk aldiz, txikitatik umeek dituzten erreferentziak.
Perfil edo identitate ezberdinak posterrean
Lehenengo perfila diskriminazioaren piramidean posizio pribilegiatua izango lukeena da. Honek, gizarteak proposatutako identitatea perfektuaren ezaugarri gehienak biltzen ditu. Mutil heterosexual zuria da. Honekin gizarteak generoa, arraza eta orientazio sexualari dagokionez “normaltzat” ezartzen duena adierazi nahi izan dugu. Hala ere, badaude aipatu daitezkeen beste ezaugarri batzuk: gaztea, klasea (markazko arropa), aniztasun funtzionalik gabekoa, kanonei jarraituz erakargarria (ilehoria, argala…). Honek boterea eta nagusitasuna adierazten du. Errealitate hori adierazteko baloiaren metafora sortu dugu: mutilak hanka artean mundu bat daukala irudikatu dugu baloia izan beharrean, gizarte guztietan botere gehien duena delako. Hala ere, identitate pribilegiatu honek gizarteak ezartzen dizkion estereotipoen menpe dago ere, eta hauek presioa eragiten dute beregan. Maskulinitatearen ideiak haien izaera mugatzen du guztiz. Txikitatik esaten zaie umeei ez dutela negarrik egin behar; indartsuak izan behar direla benetako gizonak izateko. Baita haien gorputzak landu behar dituztela “perfektuak izateko”. Adierazpen emozionalari dagokionez jartzen zaizkien mugak irudikatzeko bigarren metafora bat erabili dugu: aurpegian ezer ez marraztea espresiorik gabeko identitatea adieraziz.; “mutilek ez dutelako sentimendurik adierazi behar”.
Bigarren irudia gure gizarteak inposatzen duen emakume estereotipatuaren irudikapena da, genero diskriminazioari erreferentzia egiteko. Gaur egun, emakumeek gizartearen presioa jasaten dute “perfektuak” eta “femeninoak” izateko, gizonezkoen menpekotzat tratatuak izatearekin batera . Honela haien zoriontasuna perfekzioaren ideiaren menpeko bihurtzen dute. Guzti hau garbi ikusi eta entzun daiteke egunero telebistan, irratian edota kalean, nabariak diren mezuen bidez (erakusleihoetako manikiak, iragarkietako emakumeak, arropa-dendetako tailak...). Hortaz, kasu honetan ez dugu eskola adineko neskaren irudikapena egin. Egindako irudikapena neska txikiei jomuga gisa eskaintzen zaien erreferentea da. Erreferentzia hori oso famatua den “Barbie”-ak errepresentatzen du; gizatasuna gabeko panpina.
Hirugarren identitatea, LGTBI kolektiboa eta honen barruan kokatzen diren pertsonek pairatzen duten sufrimendu eta opresioa kritikatzeko erabili dugu. Eskola garaia eta gure bizitzetako lehen urte hauek oso garrantzitsuak dira. Hauetan influentzia ugari jasotzen ditugu eta askotan gizarte diskriminatzaile honek inposatzen digunarekin lotuta egoten dira. Honela onargarria den identitate bakarra delako ideia garatzen dugu. Txikitatik inposatzen digute mutilak eta neskak nolakoak izan behar diren, eta zer gustatu behar zaien. Binarismoaren eta heterosexualitatearen ideia azpimarratu eta beste aukera guztiak baztertzen dira. Horren, ondorioz, inpaktu izugarria du umeengan dikotomia horrekin bat ez datozen identitateak ezagutzea: homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea… Gizarteak txikitatik ezarri digu hori gaizki dagoela edo ez dela normala. Kolektibo honen barruan dauden pertsonen emozioak eta pentsamenduak ezabatzen saiatzen dira nolabait. Ideia horiek adierazteko bai garuna eta bai bihotza tapatu nahi izan ditugu. Gainera, kolektiboak bere barruan hartzen dituen identitate-gorputz desberdin aniztasuna adierazteko, neutroa den irudikapena erabiltzen saiatu gara. Guzti honetaz gain, atzekaldea "Ez" hitzarekin zikintzea erabaki dugu, gizartearen errefusa salatzeko asmoz. Gainera, hitz horien tamainak aldatuz joan gara. Horrek adierazi dezakeena da erasoak, esplizituak edo inplizituak izanda, erasoak izaten eta mingarriak izaten jarritzen dutela. Azken finean, gizarteak bide oso antzekoak erabiltzen ditu diskriminazio guztien hedapena eta biziraupena posible egiteko. Hortaz, homofobiak matxismoaren patroi berdinak edo oso antzekoak jarraitzen ditu. Mikromatxismotaz hitz egiten dugu heinean, "mikrohomofobiaz" ere hitz egin dezakegu. Horiek, gizartean ezkutuan geratzen diren jarrera eta ideia diskriminatzailaeak dira, ondoren, modu inplizituan azaltzen direnak. Horiek egunerokotasunean behin eta berriro aurkitu ditzakegu. Horren adibidea da pertsona batek zernahi egitean nolabaiteko ahultasuna erakusten duenean "eres una maricona" edo "eso es de maricas" bezalako esaerak erabiltzea. Horien bidez, kolektibo honen kontrako aurreiritziei eta gorrotoari indarra ematen zaie. Eta ideia horri eusten badiogu, "mikroarrazakeria", "mikroklasismoa"... ere existitzen direla aipatu beharko genuke, "trabajar como un negro" bezalako esaerak erabiltzen ditugunean adibidez.
Laugarren posizioan, neska beltz bat irudikatu dugu. Perfil honek diskriminazioaren hainbat ezaugarri hartzen ditu barruan: generoa, arraza, klasea, itxura, erlijio edo sinismenak… Arrazaren supremaziaren egoera latza kritikatu nahi izan dugu batez ere, eta bereziki emakumezkoen kasuan. Hortaz, argitu beharrekoa da beltzak ez direla irudikapen honek barruan hartzen dituen pertsona bakarrak; musulmanak, latinoamerikarrak, ijitoak… ere barne daude. Gizarte arrazista honetan miseria eta opresio izugarria pairatzen dute arraza zuria ez diren beste guztiek. Hasteko, historian zehar bortizki zapaldua izan den eta zapaldua izaten jarraitzen duen identitatea da hau (esklabotza, kolonizazioa, prostituzioa…). Urte luzez jasandako errepresio hori adierazteko odol putzuaren metafora erabili dugu. Edonola ere, gaur egun identitate honek jasatzen duen opresioa izugarria izaten jarraitzen du. Opresio hori txikien artean ere nabarmena da. Horren adibidea da neska beltzen kasuan ematen diren hitzartutako ezkontzak. Munduan zehar eta kultura askotan oso zabaldurik dagoen tradizioa da hori, oso gazteak direnetik emakumeei haien askatasuna mugatu eta nahi duten etorkizuna eraikitzeko aukera kentzen diena. Badaude txikien artean ematen diren beste injustizia eta eraso beste asko. Adibide bortitzenetako bat klitoriaren mutilazioa da, muralean irudikatu duguna. Neska gazteen sexualitatearen kontra egin eta haien gorputzaren bidez plazerra lortzeko aukera kentzen diete. Praktika honen xedea neska gazteen purifikazioa bermatzea dela da erasotzaileek erabiltzen duten justifikazioa. Baina errealitatean, emakumea gizonaren menpe jartzeko beste bide bat baino ez da. Emakumeak zauritu, haien gorputzak markatu eta ondorengotza bermatzeko tresna bihurtzen dituzte.
Azkenik, “Down sindromea” duen neska bat marraztu dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsona guztien izenean egin nahi izan dugu irudikapen hau. Azpimarratu nahi dugu aniztasun funtzional mota asko eta oso ezberdinak daudela (itsuak, gorrak, depresioak, fisikoak, psikologikoak…). Aniztasun funtzionala duten pertsonak posiziorik zapalduenean kokatu dugu gizartean errepresio eta diskriminazio izugarria pairatzen duen kolektiboa delako. Ideia hori adierazteko erabili nahi izan dugun adierazpena gorputzik ez marraztea izan da (beste kasuena ez bezalakoa gutxienez). Honela “ez-gaitu” kontsideratzean pertsona hauei bizitzeko aukerak guztiz ezabatzen zaizkiela salatu nahi izan dugu. Down Sindromea duten pertsonek pairatu behar izan duten diskriminazioaren adibide dira orain arte ez zaiela boto eskubidea aitortu eta familiek haien ondorengotza eskubidea betatzeko aukera zutela. Bi sinbologia gehiago erabili ditugu: ahoan zentsura irudikatzen duen X bat jarri diogu, gizarteak beti daukaten irribarrea kendu nahi dielakoan; eta kateen artean ikus dezakegun kolorez beteriko bihotza; beste guztiak bezala emozioak dituztela azpimarratu nahian.
Posterraren ardatz-elementuak
Kateak errepresioaren sinboloa dira. Hau diskriminazio batukariaren ideia azpimarratzeko egin dugu. Perfil diskriminatuak agertu ahala, haien ezaugarri “desberdinduekin” batera gero eta kate gehiago agertzen direlako gorputzen inguruan. Honela, aniztasun funtzionala dutenen kasuan, kateak dira ikus daitekeen gauza bakarra, erabateko errepresioa adieraziz.
Bigarren gauza paperaren zikinkeria da. Katearekin batera, perfilak agertu ahala zikinkeria handiagoa da. Zikinkeriak adierazi nahi duena gizartearen eragina da, identitate ezberdinei jartzen dien karga edo konnotazio negatiboa.
Intersekzionalitatearen teoria
Intersekzionalitateak zapaldurik eta bazterturik dauden pertsonen identitateak, eta gizarteak horien kontra ezartzen dituen opresio, dominazio eta diskriminazio sistemak ikasten ditu. Teoria hau diskriminazioaren aukera guztiak aztertzen saiatzen da. Halaber, aukera horien asko eta oso desberdinak direla salatzen du, beti ere aukera horiek pertsona baten identitatearen ezaugarri bezala ulertuta.
Argien ikusten diren aukera horien artean generoa, etnia, klasea, arraza, orientazio sexuala, erlijio, adina… daude. Gizarteak inposatutako identitateak ezaugarri edo kategoria horietako bakoitzean estandar zehatza markatuta duenez, horietako batetik ateratzean pertsonak diskriminatuak izaten dira gaur egun.
Teoriak proposatzen duena da diskriminazioa maila guzti horiei erreparatuz aztertzea da. Honela, diskriminazioa batukaria dela adierazi nahi du. Hau da, diskriminaziorako “aitzakia” diren ezaugarri ezberdinak daude, baina ezaugarri horiek ez dira zertan elkarrekiko independenteak izan behar. Izan ere, ezaugarri horiek elkarrekin topatzeak diskriminazioa areagotzen du.
Honen ondorioz, diskriminatuen artean nolabaiteko “mailak” sortzen direla ulertu behar da. Adibidez, Argia astekariaren artikulu batean honela argudiatzen da: “Feminismo klasikoaren arabera gizarte patriarkala unibertsala da: emakumeak zapalduak gara eta gizonak zapaltzaileak, baina argi dago errealitatea konplexuagoa dela. Adibide erraz bat: Angela Merkel-ek sexismoa bizi dezake, baina boteretsua izateagatik rol zapaltzailearekin identifika dezakegu ere. Nahiz eta emakumea izan, klase altuko pertsona da eta, beraz, pribilegiatua. Pribilegiozko posizio horren aurrean, langile gehienak, nahiz eta gizonezkoak izan, bera baino zapalduagoak daude.”
Azken finean, intersekzionalitateak argi utzi nahi duena desberdintasun soziala eta diskriminazioa multidimentsionala eta uste duguna baino konplexua dela da.
Aldaketari begira...
Diskriminatuak diren talde edo sektoreak asko eta desberdinak izan arren, argi dago zein den apurtu beharreko ideia (etsaia neurri batean): gizon zuri heterosexual kapitalistaren gailentasuna. Hori da gizarteak inposatutako identitate estandarra eta "onargarria". Hortaz, oprimitutako taldeen artean dauden gatazkak alde batera utzi eta benetako etsaien aurka borrokatu beharko litzateke etnia, klase, genero… desberdinetako pertsonen arteko berdintasuna lortu arte.
Diskriminazioa ez da zatikatua. Estandarra ez den guztia zapaltzen du. Hortaz, diskriminazioaren kontrako borroka ezin da zatikatua izan, bateratua baizik. Denok, elkarrekin borrokatu behar dugu diskriminazioaren kontra. Feminismoaren borrokak, klase borrokarekin batera egin behar du aurrera. Baita LGTBi-fobiaren kontrako borrokak eta Arrazismoaren kontrakoak. Modu horretan, elkartasunez eta helburu komunak partekatuz borrokatu behar dugu edozein errepresio eta diskriminazioaren kontra. Hori esanda, azpimarratzekoa da Feminismoak une honetan aurrera eramaten ari den borroka. Oraindik hobetzeko asko geratzen den harren, bere aldarrikapenen barne arraza ezberdineko emakumeen defentsa, LGTBI kolektiboaren defentsa, eta kapitalismoaren kontrako kritika sartzeko ahalegina egin du. Mugimenduak eman duen pauso hori erabakigarria da diskriminaziorik gabeko gizartea erakitzeko.
Diskriminazioarekin akabatzeko estatuak dituen estruktura diskriminatzaile eta baztertzaileak ezagutzea beharrezkoa da. Hauek zer helburu zehatzekin egiten diren ulertu behar da, sistema honetan agintzen duten interesen kontra kritika egiteko eta gizarteko oinarri diren beste taldeen egoera kaxkarra ulertzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina