GORPUTZA HELBURU: Gorputza hezkuntza eremuan

Ibilbidearen helburu nagusietako bat gorputz-lurraldea mapeatzea izango da, eta horretarako, dinamika ezberdinak bideratuko ditugu. Dinamika honetan Gorputza izan da helburu. Hezkuntza eremuan geundela aprobetxatu eta buelata bat ematera ateraginen. Unibertsitateko kanpusean mugitu eta txoko ezberdinetan aurkititako gorputzak argazkitu genituen. Honela, eskola instituzioaren barruan ikasten duen gorputza nolakoa den desestaltzen saiatu gara. 

Ateratako argazkiak eta egindako hausnarketak



Ikasteak gure gorputzak deformatzen ditu. Aurrean dugun materialean murgildu eta gure bizkarrak makurtzen ditugu. Ikasteak ez du esfortzu intelektuala soilik eskatzen, esfortzu fisikoa exijitzen digu aldi berean. Desoroso ikasten dugu, gure gorputzak zigortuz. 


Aspertzea klasean. Interesik eta gogorik gabeko aurpegiak aurkitzen dira. Buruari eusteko beharra ere sortzen da. 


Nekearen presentzia. Energiarik gabeko atmosfera hedatzen da gelan. Guztiz gaindituriko gorputzak ikusten dira, deskantsatzeko behar biziaren adierazle.


Mahien azpitik begiratu eta aurkitzen ditugu irakaslearen hankak. Ez diegu kasurik egiten, baina hor daude. Ikasleak eserita eta geldirik dauden bitartean, irakaslea zutik dabil klasean zehar. Mugitzeko askatasun horrek bere alde txarra ere badu. Irakasleak ordu luzeak ematen ditu zutik. Hortaz, irakasteak ere esfortzu fisikoa eskatzen du.


Pantailak isolatu eta alelatzen gaituztela esaten da askotan. Hori ez da egi absolutua. Pertsona bat baino gehiago egon daiteke pantailaren aurrean. Pantailek elkarrekin lan egiteko aukera ematen dute eta elkarrekin egoteko eta ikasteko txokoak sortzen ditutze. 


Ikasleak hainbat gauza ditu bere aurrean denbora guztian. Bere arreta zatikaturik agertzen da une oro eta horrek gorputza apurtzen du. Mugikorra begiratzen duen bitartean, koadernoan idazten du. 
Begiak alde batetik eta eskua bestetik. 


Begiak dira klasean gehien erabiltzen dugun gorputz zatietako bat. Ikasi beharreko gehiena begien aurretik igarotzen da. Ez diegu atsedena ematen, ezinbestekoa da begiak irekita mantentzea. 


Ikasleok ez dakigu geldirik egoten. Ezinezkoa egiten zaigu denbora guztian adi eta geldi egotea. Gorputza martxan jarri eta energia askatzen dugu, aspertzea akabatzeko bideak asmatuz. 


Klasean ere iribarreak ikusten dira. Ikasleon artean adiskidetasuna sortu eta giro atsegina sortzen da. Gorputzak lasaitu eta horien tentsioak desagertzen dira irribarreek askatzen duten energia positiboari esker


Klasean ez da soilik edukien bidez ikasten. Bat-batean sortzen diren egoerak ikasteko eta esperimentatzeko aukera bikainak izan daitezke. Ikasleek irudimena eta gorputza martxan jarri eta arazo ezberdinei aurre egiteko bideak bilatu eta izugarrizko bueltak ematen dituzte konponbidea lortu arte.


Klasean espazioa saturaturik dago. Bertan mahaiak, aulkiak, arbela, argiak, pertseroak... daude txoko guztiak okupatzen. Klasean mahiak dira ardatza. Mahiaren gainean hezkuntzaren protagonistak diren gauzak jarriko ditugu (liburuak, koadernoak, ordenagailuak...). Ikasleak maihen arteko tarteetan preso gaude. Gorputzak ez du inolako protagonismorik, guztiz anulatuta dago.








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?