Nor naiz ni?


Hau da definitzen nauen irudia. Kalean lagunekin tontoarena egiten eta arratsaldea irribarreekin apaintzen.

Nire izena Unai Coronel Gastian da. Agurainen bizi naiz, Arabako herri handi xamar batean. Mutil alaia, lagungarria eta irekia naiz. Oso urduria naiz, eta geldirik egotea jasangaitza egiten zait. Mugimenduak eta ekintzak elikatzen nau.

Kirolari aparta ez izan harren, lagunekin futbolera jolastea gustatzen zait eta Alipendi Futbol Taldean nabil gora eta behera. Marraztea ere asko gustatzen zait. Musika nire pasioetako bat ere bada. Rock-a eta Punk-a dira nire gustukoenak. La Polla, Barricada, Extremoduro, Gatillazo, Hertzainak, ACDC, The Beathles, Ramones, Green Day, Queen... bezalako taldeekin hazi naiz. Nire aita izan da gustu musikala transmititu didana eta asko eskertzen diot.


Aurten Lehenezkuntza Graduan hasi naiz Gasteizeko Hezkuntza fakultatean. Irakasle izatea nire ametsetako bat da. Hezkuntzak aldaketa behar du. Horrretarako proposamen berriak eta odol freskoa behar dira. Nire itxaropena da etorkizunean aldaketa horren parte izatea.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?