Konpetentziak
Gaur egungo hezkuntza sistema sistema konpetentzia deritzon kontzeptuaren inguruan antolatuik dago. Hori dela eta, hezkuntza praktika konpetentzien eskuratze eta garapenari begira planteatzen da.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak curriculum espezifikoari erreparatzean argi uzten du oinarrizko konpetentziak pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko ezinbestekoak direla (236/2015 Dekretua). Gainera, konpetentzia horiek bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen direla azpimarratzen du.
Hala ere, ulertzeko nahiko zaila izan daitekeen kontzetua da konpetentziena. Honek duen zentzu teoriko eta abstraktuak horren ulermena zailagoa egin dezake. Hori dela eta, konpetentzien benetako zentzuan sakontzeko hainbat bideo ikusi ditugu klasean. Kontzeptuaren inguruan nahiko ikuspuntu kontrajarriak eakusten dituzten bideoak ikusi ditugu. Lehenengoan Sacristan-ek bere iritzia ematen digu, eta bigarrenean, Moya-k konpetentziak nola ulertzen dituen azaltzen digu.
Bi bideoak ostean hausnarketa egiteari begira ikusi ditugu. Azaldu dugunez, gaia nahiko kolapiratsua da. Hortaz, hausnarketarako gida izan diren hainbat galdera eskaini zaizkigu. Galdera horien bidez, autore bakoitzak duen iritzia egituratu dezakegu.
Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristan oso kritikoa da konpetentziekin. Honek esaten duena da konpetentziaz hitz egitea esanahi asko hartu ditzakeen lengoaia dela, eta garrantzitsuena benetan esaten dena zer den jakitea dela. Bere ustez, konpetentziak diskurtso berria baino ez dira, lengoai oso erakargarria erabiltzen duen diskurtsoa. Izan ere, moda bat direla salatzen du, eta presazkoa den edozer bezala, susmoak sortzen ditu.
Sacristanek azaltzen du konpetzentzien modaren arrakasta hiru arrazoi nagusiengatik eman dela. Lehenengoa ideologiek eta momentuko pragmatismoak hedutu dituzten balio sozial eta ekonomikoak dira. Bigarrena, gobernuen interesak dira, horiek hezkuntza sistemaren kontrolak banatzen eta teknifikatzen ari dira eta. Eta amaitzeko, hezkuntza barruko psikologoen, irakasleen eta pedagogoen gorputz profesionalaren ahultasun intelektuala eta instituzionala dela dio; hori betidanik boterearen menpe egon dela uste du eta (erlijioa, politika...). amaitzeko artifizio pedagogikoaren beste aurpegi bat baino ez dela dio.
Arrazoi guzti horiei zentzua ematen dien beste argurdio bat ere botatzen dut. Honek dioenez, konpetentziak nazioarteko erakundeek hezkutza ekonomizatzeko dueten modu bat dira. Diskurtso honen bidez sistemaren teknifikazioa posiblea da. Diskurtso hori, ordea, ez dator hezkuntzatik, enpresetatik baizik.
Sacristanek konpetentziak bi alderdiei begira aztertu daiteke. Lehengoa, erabilgarriak diren ala ez ajkiteaz kezkatzen da, hau da, konpetentziak hezkuntzari zertarako balio dioten jakin behar da. Eta bigarrena, nentan egingarriak diren ala hartzen du kontuan. Hau da, errealitatean nolabaiteko eragina du irakasleengan? Haien lan egiteko era balditzatzen edo aldatzen du? Horietako bietan erantzuna ezezkoa bada, planteamendua hutsik egongo lirateke.
Konpetentzien proposamenari ikusten dizkion alderdi positiboak ere aipatzen ditu. Honek dioenez, planteamenduaren atzetiko filosofia oso positiboa da. Konpetentziek ikasketa mekanikoa baztertzean jartzen dute haien arreta. Honela, ikaskuntzaren eraginkortasuna bilatu nahi dute. Gauza da, eraginkortasuna zer den ondo definitu behar dela ezer baino lehen. Konpetentziak izen aldaketa bat suposatu dute batez ere. Lehen gauza berdinaz hitz egiten zen, baina helburu,gaitasun... kontzeptuen bidez. Zein da horiek guztiek ikaskuntza esanguratsuarekin duten harremana? Hori jakitea litzateke benetan interesgarria.
Zer dio Sacristanek etorkizuneko hezkuntzari begira?
Oso argi esaten du etorkizuna orainaren menpe dagoela. Sacristanek dioenez, ez du XXI. mendeari begira hezitzeko interesik. XXI. mendeko pedagogia ez zaio interesatzen. Berari momentuan egiten ari dena interesatzen zaio, eta arreta momentuko hezkuntzan jartzen du ("etorkizuna biharra da, eta gaur egiten dugunaren guztiz menpekoa da").
Hezkuntzaren erronken oinarria betiko diskurtsoa izan behar dela dio, bere ustez, hori baita eraginkorra dena. hezkuntza hobetu nahi duenak hurrengo hau argi izan behar du: hezkuntza hobetzea horretara iristeko aukera hobetzea da, eta beraz, hezkuntza benetan unibertsalizatzea. Argi izan behar da ere eskola eta eskolarizazioa ez direla gauza bera. Eta hori argi izanda, hezkuntza berdintasunezko ildoari eutsiz hobetu behar da: denek hezkuntza bera eta doktrina bera, erlijio edo ideologiarik gabe.
Ondoren, hezkuntza teknikoki eta pedagogikoki nola aldatzea pentsatu behar dugu. Horretrako edukiak hobetzea, irakasleen formakuntza hobetzea eta erakargarriagoa den pedagogia sortzea ezinbestekoak dira. Horretaz gain, interesgarriak iruditu zaizkidan bi aipu hauek nabarmenduko nituzke:
"Las maquinas de escribir no entraron en la escuela, nunca entraron de manera práctrica, sino a través de los libros de texto"
"La tendencia a globalizar no es nueva, ha estado presente en toda la historia"
Zein da Moyaren iritzia konpetentziez bat?
Moya lagunkoia da konpetentziekin eta horien definizio oso landua ematen du. Bere hitzetan, kopetenzia bat pertsona batek zeregin zehazt bat edo egoera/arazo bat ebazteko bere esku dituen baliabide guztiak mobilizatzeko eta erabiltzeko duen gaitasuna da. Asko jakiteak ez du pertsona konpetenteagoa egiten, bere baliabide guztiak erabiltzeko gaitasunak baizik.
Ideia horri jarraituz, ez da egokia konpetentziak baliabide-multzo bezala hartzea. Konpetentziak baliabide-multzo horren erabilera egokia egitearekin daude lotuta. Konpetentziak, konduktak, gaitasunak... ikasketa mota eta maila ezberdinak direla argudiatzen du Moyak. Gauza da konpetentziek maila guzti horiek integratu eta zentzu berri bat eman nahi diete. Konpetentziek Zertarako? galderaren erantzuna eskaintzen dutela dio.
Azken komentario bat ere egiten du Espainiako jarduteko erarekin. Honek dionez, Espainian hezkuntza sistema eraikinak bezala aldatzen da; fatxada da aldatzen dena, dena mantendu eta zerbait gehitu baino ez da egiten.
Bien iritziz, konpetentziak soilik eskolan eskuratu daitezke?
Sacristanek dio kanpoan ere asko ikasten dela. Errepikatzen du ere eskola eta eskolarizazioa ez direla gauza berdina. Berak dioenez, eskola ez da beti hezitzailea. Teorian aparatu askatzailea izan arren, askotan kontrako efektua lortzen du. Sacristanek dio baliagarruia zen gauzetarako baliagarria izateari uzten ari dela. Teorian eskolak guztiei aldapa berdina proposatzen die, eta barrutik berdina da guztientzat. Baina, kanpotik aberatsen eta boteretsuen indarraren menpe dago. Gau egun eskolak ezjakina kondenatzen duela salatzen du Sacristanek.
Moyak azpimarratzen duena da konoetentziak garatzeko ezinbestekoa dena zereginak ondo aukeratzea dela. Zeregin horiek pertsonari bere baliabode guztiak mobiizatzeko aukera eman behar diote. Beraz, konpetentziak soilik zereginen bidez garatu daitezke, eta, hortaz, garrantzitsuena zeregina ondo aukeratzea da
Moyaren iritziz, konpetentziek currikulum erreala hobetu dezakete?
Brak dio hobekuntzaren ordezkari izan daitezkeela, baina "daitezkeela" hori azoimarratzen du. Berak dioenez, hobekuntza oinarrizko konpetentzia interpretatzen dituen begiradaren araberakoa da. Ezerk ez du garapena garantizatzen, begirada ezinbestekoa da.
Konpetentziak diziplina zehatz baten inguruko ezagutza oinarrizkoen multzoa bezala ulertzen badira ez da hobekuntzarik egongo. Horretarako birtziklatzeari utzi eta irakasleek sistema oso sendoa dela ulertu behar dute. Hori da hedatu beharreko begirada Moyaren ustez. Irakasle bakoitza bere praktikaren arduraduna da, baina horren ondorion arduraduna ere izan beharko litzateke.

Nire iritzia
Nire ustez konpetentzien planteamendua artifizio pedagogikoaren beste aurpegi bat baino ez da, gaur egun hezkuntzaren inguruan sortu den "parafernaliaren" atal berri bat. Guzti hori orain dela asko hasitako sedimentazio prozesuaren ondorioa baino ez da.
Oso polita geratzen da konferentziak, hitzaldiak... egitea, baina defentza artikulatu horren atzean zer da aurkitzen duguna? Nik pertsonalki ez dut inoiz konpetentzien eragina ikusi nire ikasketa prozesuan., eta teorian, nire heziketa guztia horietan oinarritu da.
Irakaslearekin hitz egin eta honek ere esan digu gehienetan ez dela errealitatean betetzen. Ez da konpetentzien bidez irakasten. Esan du ere irakasleak ikasle txarrak garela. Irakatsi ziguten moduan irakasten dugu guk ere. Baina hori ezin du horrela jarraitu. Magisteritzak kate hori moztu behar du!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina