Ebaluazioa
Ebaluzazioaren bidez planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazio lortzen da. askotan, ebaluazioa eta kalifikazioa sinonomotzat hartzen dira, eta lotuta dauden arren, ez dira kontzeptu berdinak.
Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bilakaera jarraitzeko eta horren inguruko informazioa jasotzeko bidea da. Ebaluazioak esaten digu aurretik planifikatutako hori praktikan nola ateratzen den. Ezinbesteko tresna da edozein hezkuntza prozesuren jomugak betetzen diren, eta prozesu horrek zein emaitza dituen jakiteko. Ikasle bat ebaluatzean bere ikasketa-prozesuaren eta prozesu horren emaitzen inguruko informazio adierazgarri eskuratzen dugu, honek zein baliabide eta konpetentzia lortzen dituen jakiteko.
Kalifikazioa, ordea, ebaluazioa egiteko instrumentu bat bezala ulertzen dut. Gaur egun, meritokrazioan eta lehiakortasunean oinarritutako gizartean bizi garen heinean, bakoitzaren esfortzua eta lorpenak zenbaki batekin neurtzeko tendentzia da nagusi. Kalifikazioa hezkuntzari "nota" jartzen dion ebaluazio mota da. Azterketak, lanak... honi jarraituz ebaluatzen dira orokorrean. Nota hori kalifikaziozko ebaluazio prozesuren azkeneko pausoa baino ez da. Hori, estandarizatutako eta arauz¡ez ezarritako eskala baten arabera jartzen da (1-10, F-A, Gutxi-Bikain...) Ebaluatutako hori kuantifikatu eta azkeneko balio bat jartzen zaio, nahiz eta ebaluziorako erabili diren irizpideak kuantitatiboak ez izan. Kalifikazio hori gure atzetik dator, eta askotan, erotu egiten gaitu...

Baina, ebaluazioak zer hartzen du kontuan?
Noiz ebaluatu?
Hasierakoa (diagnostiko moduan, ikasleriaren abiapuntua zein den identifikatzeko eta horren arabera irakaskuntza prozesua diseinatzeko), bitartekoa (prozesu osoaren garapena eta blakaerari buruzko informazioa jasotzeko) eta amaierakoa (amaierako kalifikazioa adibidez).
Zer ebaluatu?
Normatiboa (Normari jarraituz egiten dena) edo Kriteriala (ezarritako irizpide zehatzen araberako)
Nola ebaluatu?
Kuantitatiboa etdo Kualitatiboa
Nolako ebaluazioa?
Formatiboa/Hezigarria (prozesua hobekuntzari begira egiten denean) edo Integratua/Autentikoa (momentuan ekintza zehatz batek duen errendimenduaren harira egiten den ebaluzioa)
Nork ebaluatu?
Autoebaluazioa (bakoitzak bere burua), Koebaluazioa (taldeetan adibidez, guztien artean taldearen funtzionamendua eta kide bakoitzaren ekarpena ebaluatzea) edo Heteroebaluazioa (Besteak ebaluatzea; irakasle-ikasle eta ikasle-irakale)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina