GORPUTZA HELBURU: Gorputzak egunerokotasunean

Berriro ere, argazkien bidez gorputz-lurraldea mapeatu dugu. Dinamika honetan ere gorputza izan da helburu. Baina oraingoan, hezkuntza eremua ahaztu eta gure egunerokotasunean sortzen diren egoerak eta gorputzak argazkitu ditugu. Honela, eskola instituzioaren kanpoan ikasten duen gorputza nolakoa den desestaltzen saiatu gara. 

Ateratako argazkiak eta egindako hausnarketak




Futbol zelaian gorputzak dira protagonistak. Zelaia guztiz libre dago. Mugitzeko erabateko askatasun eta aukera dute. Korrika egin, salto egin, eraro altxatu... Mugimendua da ekintzaren ardatza.

Spice Girls taldeak ateratako argazkian berdina ikus dezakegu, baina futbol zelai batean izan beharrean, taldeak dantza klase baten barruan murgildu gaitu.


Kanpoaldea emozioen espazioa da. Emoziak pil pilean ikus ditzakegu edozein lekutan. Musikak gure gorputzak askatu eta barruan duguna ateratzen du. Aurpegiak, hankak, ahotsa, besoak... pasio horren ispilu bihurtzen dira. 


Kanpoan gorputzak kulturaren adierazle izan daitezke. Ez dago liburuen, irudien, bideoen... beharrik. Pelikulak ikusteko elkarrekin jolastea nahikoa da. Besoak luzatu eta Titanic itsasontziaren brankan egon gaitezke.


Ikastetxeetan sortzen diren harremanak indartzeko ezinbestekoak dira kanpoan egiten diren planak. Klaseko afari batek harremanak sendotzen ditu. Pertsonen arteko kontaktuak askoz zuzenagoa da. Pertsonak elkarri begira esertzen dira inori bizkarra iman gabe.   


Komunitatearen esanahia ez da eskolan ikasten soilik. Gure egunerokotasunak konpromisoaren eta talde sentimenduaren garrantzia erakusten digu. Talde lana sustzeko bide anitzak eskaintzen dizigu kanpoaldeak. Elkar besarkatu eta elkarrekin sentitzen dugu.


Gorputzaren inplikaziorik gabeko ekintzak dakarren ikasketak ez du ezertarako balio. Eskolan gorputzak anulaturik daude. Kanpoaldean, ordea, gorputzaren guztizko inplikazioa eskatzen duten egoerak aurkitzen ditugu. Batzuetan gorputza nekatzea eta zikindzea beharrezkoa da.


Hezkuntzatik kanpo naturarekin egiten dugu toko. Naturarekin kontaktuan jartzeko eta buruak lasaitzeko uneak agertzen dira. Natura da irakaslerik onena.


Edozein toki izan daiteke ikasteko apropos. Lagunekin ere asko ikasten dugu. Elkarrekin makarroi batzuk egiten ere ikasten da. Batak besteari gauzak pasa eta gorputzaren bidez talde lana naturalki agertzen da.


Kanpoaldea motibaziorako iturri zuzena da. Hondartzan eguraldi onarekin gogoz beterik gaude. Humore ona edozein ekintza ondo eta gustura burutzeko ezinbestekoa da. Gure buruak eta gorputzak eroso eta lasai egotean hobeta ateratzen da dena.


Arreta interesetik jaio behar da. Interesa pizten duenak gure begirada eta buruak harrapatzen ditu. Pertsona talde baten gorputzak bereganatzeko estimulu erakargarri bat baino ez da beharrezkoa.

Besteon blog-etan saltzeatzen

Ikerrek bere blogean egunerokotasuneko gorputzak ezagutzeko argazki gehiago eskaini dizkigu. Horiek aurrean ikusitako ondorioak indartzen ditutze. Ikerrek eskainitakoaren artean eskolaz kanpo pertsonen artean ematen diren elkarrizketak, pote bat hartzeko elkartzen diren taldeak, futbolinean aritzen diren lagunak, klase ostean ematen diren agurrak... aurkitu ditzazkegu. Pasa zaitezte bere blogétik egoera ezberdin horien inguruan egin duen behaketa ikusteko.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?