Illich eta Hezkuntza
Orain dela egun batzuk aipatutako Illich pentsalariarekin topo egin dgu berriro ere. Ibilbide honetan autoreak presentzia handia izango du. Bere planteamendua hobeto ulertzeko, honen inguruan irakurtzea eta hausnartzea proposatu zaigu. Humberto Beck-en "Otra Modernidad es posible. El pensamiento de Iván Illich" lana izango da prozesu honetarako ardatza.
Lahuhilanbetean zehar, irakurgai honen kapitulu ezberdinak tartekatuko ditugu. Horiek irakurri eta gida moduan proposatutako hainbat galderei erantzunez horien inguruko hausnarketa bideratuko dugu. Indibidualki irakurketa egin eta galderak erantzungo ditugu, onodren klasean elkarrekin partekatu eta eztabaidatzeko.
Hurrengo lerroetan, prozesu guzti horren emaitza partekatu nahiko nuke zuekin:
I. Kapitulua
La crítica de las Herramientas
1. Zer esan nahi du “Erreminta” kontzeptuak Ilichentzat? . Eskola barruko erreminta da? Zein da horren helburua?
Ilich-ek erramienta kontzeptua teknologia bezala ere ulertu genezake. Giza ekintzatik sortzen diren elementu arrazional guztiak, helburu zehatz bat lortzeko diseinatuak izan direnak. Elementu horien barne ez dira soilik objektu fisikoak sartzen (arkatza, inprimagailua, liburua...). Mekanismo abstraktuak eta instituzionalak ere erremintak dira, estatuaren erremintak (liburutegia, osasun zentroak, eskola, administrazio prozesuak, azterketak…). Erreminta guzti horien helburua produkzioa eta gizarte industriala bizirautea da. Illich-ek zerbitzuen produkziorako erreminta abstraktuetan jarri zuen bere arreta: hezkuntza, osasuna eta garraioa.
Eskola funtzionamendua atzeratua duten eta gizartearen etengabeko eboluzioari erantzuteko gai ez den sistema dela dio. Bere ustez aurretik ezarritako ordena mantentzeko erakundea da, aldaketa oztopatzen duena. Hortaz, estatuaren erreminta bat bada.
Eskola funtzionamendua atzeratua duten eta gizartearen etengabeko eboluzioari erantzuteko gai ez den sistema dela dio. Bere ustez aurretik ezarritako ordena mantentzeko erakundea da, aldaketa oztopatzen duena. Hortaz, estatuaren erreminta bat bada.
2. Produkzio industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asetzeko. Illich-ek bi balore lantzen ditu ideia horri lotuta. Azaldu hauek eta jarri adibideak.
Illichek dio zerbitzuen gehiegizko produkzioak inguru soziala (lotura politikoak eta kultura) suntsitzen duela. Honela, teknologiak bere kalte propio dakar produkzio industrialean. Ideia honi lotuta bi balore azaltzen ditu, Marx-en hitzetaz baliatezen da ideia hori garatzeko.
- Erabileraren balorea: gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena.
- Aldaketaren balorea: ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du.
Bi baloren horien arteko harremanaren emaitza da Kontraproduktibitatearen fenomenoa. Aldaketaren baloreek erabileraren baloreak ordezkatzen dituztenean inguru soziala aldatzen da. Honela, balore artifizial berri horietara egokitutako gizartea sortuko da. Gizarte aldatu horretan erabilera baloreak eskuratzea oso zaila edo ezinezkoa izango da. Hortaz, produkzioak askatasunez jarduteko aukerak murriztu eta hedatutako produkzio artifizialekiko menpekotasuna sortzen du, hori baita indibiduora geratzen zaion aukera bakarra. Erremintak gehiegi hazten direnean bidea izatetik helburu izatera pasa eta hasierako helburua atzean uzten dute.
Hezkuntzari lotutako adibidea: umearengan hezkuntzarako motor naturala bere kuriositatea eta askatasuna da. Bere kabuz ikasteko gai da, bere erritmoa jarraituz. Kuriositate hori erabilera balore bat izango litzateke. Umea eskolan dagoenean, ordea, testuliburuekin eta irakaslearekin egiten du topo, (eskolarekin). Horiek produzkio sistemak ezarritako aldaketaren balore artifizialak dira. Bi horiek bere hezkuntza prozesu markatu eta baldintzatzen dute. Honela, horiekiko menpekotasuna garatu eta hasierako kuriositate hori itzali egingo da. Bere interesak bahitu eta sistemaren interesetara moldatzen ditugu.
3. Zein da Illichen iritzia eskola eta irakaskuntzaren (aprendizaje) artean. Noiz dago gizarte bat “eskolatuta”?
Gure gizartea eskolatuta dago pertsonen gaitasuna haien trebetasunetan oinarrituta neurtu beharrean, hauek eskolan eman duten denboran oinarrituta neurtzen denean.
- Eskolarizazioa edo hezkuntzaren instituzionalizazioa: Gizarte modernoetan eskola erakundeak (hezkuntzaren ordezkari nagusia) irakaskuntza merkantzia kuantitatibo eta akumulatibo batean bihurtzen du. Honela irakaskuntza produkzioaren eta kontsumoaren araberako antolaketa ezartzen duen erregimen baten menpe geratzen da. Hortaz, eskolaz kanpo eskolaren barruan baino gehiago ikasten da. Honela, ikaslearen alienazioa ematen da, hau da, eskolak ikaslea bere irakaskuntza prozesutik aldentzen du. Ikasleak estatuarentzat ikasten du, eta ez bere interes propioak asetzeko. Eskola ez da ezagutzak eta konpetentziak transmititzeko bide egokia. Honek pertsonak inhabilitatzen ditu: haien kabuz ikasi ezin dutela sartzen die buruan.
4. Zer da eskola eta zer egiten du gure gizartearekin?
Eskola polarizatzailea da: bere funtzionamenduak klasezko estruktura berri bat sortu eta gizartea zatikatzen du. Eskolak desberdintasun sozialak eta gizarte pribilegioak mantentzen dituen mekanismo gaiztoa da. Segregazioa sozial berri bat eta beste pobrezia mota bat sortzen ditu. Eskolak gizartea bi talde nagusitan banatzen du:
- Pribilegiodunak: aukera gehiago eta hobeagoak eskaintzen dituen eskolarizazio oso eta goi mailakoa duen gutxiengoa.
- Menpekoak/Pobreak: eskolarizazio urria izan duen gehiengo baztertua. Honentzat eskola beharrezkoa den loteria batean parte hartzeko aukera desorekatua baino ez da.
- Estigmatizazioa: eskola uzten duten pertsonak desertoreak bezala ikusiak eta errutuak izaten dira. Porrota haiei leporatzen zaie soilik.
- Eskolak ezin ditu jatorrizko desberdintasun horien (kapital kulturala) orekatu. Nahi izan ez gero ere, eskolak ezin ditu desberdintasunak akabatu.
Segregazio horrek ezagutzaren kapitalizazioa dakar. Hau da, ikasteko aukera hobeagoa dutenek etorkizunek aukera gehiago izango dituzte lanpostuak eta diru-sartze altuagoak eskuratzeko.
5. Bizitzaren medikazioaren aurrean Illichek emandako baieztapenak zer lotura du hezkuntzarekin?
“En una sociedad colonizada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y personal, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable”
Biak produkzioaren modu industrialak sortutako kontraproduktibitatearen fenomenoaren adibideak dira. Osasun arloan, instituzionalizaturiko medikuntza osasunaren kontrako eraso bihurtu dela dio.
Medikalizazioaren ideiak diagnostikoen eta gaixotasunen terapien gaineko monopolio profesionala medikuen (eskola) esku geratu dela salatzeko erabiltzen du Ilech-ek. Ospitaleak bihurtu dira osasun zerbitzuak (hezkuntza) eskaintzen dituzten toki bakarrak. Hortaz, autonomikoki sendatzeko gaitasuna (ikasteko gaitasuna) galdu eta instituzio horiekiko menpekotasuna garatu dugu. Menpekotasun horrek gaixotasun gehiago baino ez du ekarriko (Nemesis medikoa).
Arazo teknikoa dela esaten den arren, arazo politikoa da. Beharrezkoa dena elkarrizketa bidez akordioetara iristea da.
6. Hurrengo egoerak bultzatu du “profesio” berri bat sortzera, zein da? Zer da burutzen dutena? Zu, etorkizuneko maisua bezala nola kokatzen duzu zure burua baieztapen honen aurrean?
“hay un monopolio industrial cada vez que la herramienta industrial priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción, como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de vibienes y servicios”
Industriak pertsonak usuario bihiurtzen ditu. Gizakiaren propioak diren botere fisikoen, sozialen eta psikologikoen kontzientzia eta jabetza galdu duen indibiduoa.
Honela monopolio erradikalak sortzen dira. Sistema industrialak beharrak asetzeko gaitasun guztia hartzen du. Hortaz, produkzioaren expansioak autonomia pertsonalaren kontra egiten du, eta pertsonei haien kabuz jarduteko askatasuna kendu eta kontsumoa inposatzen du.
Egoera horrek Profesio inhabilitanteak/tiranikoak sortu ditu. Profesio hauek espertoaren figura sortzen dute (medikua, irakaslea, ingeniaria, abokatua…) eta elkarte profesionaletan antolatzen dira. Beharrak definitzea eta asetzearen monopolio hartzen dute. Hauen esku, hiru botere konstituzionalak geratzen dira (printzipio demokratikoa urratuz): botere legegilea; behar berri bat ezartzeko irizpideak markatu, botere judiziala; behar-egoeran nor dagoen eta horren aurrean zer neurri hartu behar diren erabaki, botere betearazlea; beharrak asetzeko monopolioa eskuratu. Honela, Teknokrazia deituriko erregimena jaio da.
II. Kapitulua
El ritual del progreso
1. Aurrerapen teknologikoa. Zer gertatzen da hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da horren ondorioa eskolan?
Teknologiek ez dute ziurtatzen gizartearen aurrerapausoa, ez dira sinonimoak. Intentsitate zehatz bat gainditzen dutenean, erreminta (teknologia) supereraginkorrak haien helburu propio kontra egiten dute eta ekoiztu nahi zutenaren kontrakoa ekoizten dute.
- Eskola------> Ezjakintasuna eta Desberdintasuna zabaldu
- Medikuntza----> Gaixotasuna sortu
- Garraioa-------> Immobilizazioa eragin
2. Zergatik sustatzen da ondorio kaltegarri nabariak dituzten teknologien garapena? Honen adibidea hezkuntzan.
Illichek progresoari lotuta ez dauden aurrerapen horietan ezkutuko motibazio bat aurkitu zuen, haien benetako funtzionamendua azaltzen duena. Motibazio hori helburu errituala da: mitoak osatzen dituzten erritualak sortzea. Gure gizartearen kasuan, kontsumismoan oinarritutako gizartea baten mitoa sortzea eta errealitatera ekartzea. Mitoa jarrera modelo bat, erritualezko ospakizun baten eta ospakizun horren ondorioen arteko desadostasunak ikusezinak egiteko gai dena.
Gizarte industrialaren erritualen eta mitoen helburua erritu (ekintza) teknologikoen eta horien benetako ondorioen arteko desadostasun horiek babestea (enkubritzea) da. Hau da, aurrerapausoaren erritualek, ekintza teknologikoek errealitatean aurrera egite horretan laguntzen ez dutela estaltzen dute. Honela, ekintza teknologia egituraketa sozial berri baten oinarri bihurtzen da, herritarren helburuak gainditu eta gizartea kontrolatzen duena. (Saltzen digutena patatekin jaten dugu).
3. Eskolaren izaera kontraproduktiboa ikusita, zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bilatzen dituen oinarrizko bi mezu?
Eskolaren izaera kontraproduktiboa: hezkuntza instituzioak ez du ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena. Eskolaren benetako helburua ezkutuko curriculum baten zabalpena da. Hori beti aldaezin mantentzen da eta guztia finkatzen du, aldaketa oztopatuz. Honek bi mezu nagusi transmititzen ditu:
- Lehenengoa: ikasleak dena egunerokotasunetik ikasteari uzten ikasi behar duela. Bizitzarako baliagarria den prestakuntza eskolan egin daitekeela bakarrik. Eskolak kontrolatzen duen ezagutza jakintza garatzeko bide bakarra dela onartu. Honela, curriculum hori doktrinamendurako tresna bihurtzen da. “Eskolatik kanpo ez dago salbaziorik, infernuaren sugarrak baino ez”
- Bigarrena: ikasleengan aurrerapausorako ezinbestekoak diren bi jarrera garatzea. (Adiestramendua)
- Kontsumismoa: merkantziak pilatzea
- Gizarte zatiketa: piramide burokratiko batean hierarkikoki eskalatzea.
4. Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolak ikasleen buruetan ideiak txertatzen ditu. Txertatzen duen ideia nagusia da giza ekintzak merkantziekin ordezkatu daitezela, eta, beraz, balioak neurgarriak direla. Ezagutzak akotatzen dituzte. Testak sortzen dituzte inkuantifikableak diren gauzak neurtzeko. Honela merkantzia berri bat sortu eta horrekin merkantilizatu dezakete (Zer esan nahi du inteligentzia? Zer da koefiziente intelektuala?).
Eskola gizarte industrialaren zabalpena bermatzeko organo nagusia da. Publizitatezko erakundea da, herritarrak duten gizartearen beharra dutelaz konbentzitzen dituena.
Sistema eskolarraren mekanikan Hezkuntza produktu nagusia da, sistema industrial osoaren oinarria eta honen biziraupena ziurtatzen duena. Honen bidez herritarrak kontsumoaren erritualean hezituak izaten dira. Honek bizimodu modelo bat sortzen du: instituzio profesionalen bezeroa izaten ikasten dute. Honela ikaslea (Kontsumitzailea) merkatzien kontsumo mugagabean entrenatzen da. Kontsumo horretan ez du lortuko bere asebetetzerik, honela, kontsumo horrek objektua berrien etengabeko kontsumoa eskatzen du.
5. Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da?
Ekonomia = Merkatua bezala ulertuta. Ekonomia garaikidean desiren naturaltasun historikoa aldatzen da. Honetan, desirak beharretan bihurtzen dira, etengabe kontsumitzeko beharretan. Hau da, desiraren mutazioa eman da. Askatasunaren arlo izatetik kontsumitzeko eskubide izatera pasatzen dira. Aldaketa horrek interdependentzia sare bat sortzen du beharren, beharrak asetzeko gaitasuna duten merkantzien eta merkantzia horiek ekoizten dituzten profesionalen artean. Ondorioz, esan dezakegu eskolak alienatzen gaituela: kontsumorako eta lanerako prestatzen gaitu
6. Zein da kapitalismoaren “mantra” aurrerapenaren arira?
Kapitalismoa eskolan ikasten da eta etengabe kontsumitzeko prestatzen gaitu. Berria dena beti hobeagoa deladigu etaKontsumitutako merkantziak zorion egiten gaituela saltzen digu. Poztasun faltsua sortzen du kontsumismoaren bitartez. Berria dena beti hobeagoa dela saltzen digu
7. Teknologien izaera sakratuen adierazpen nagusia, “teknologien agindua”-n izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolarizatzearen aldarrikapenarekin?
Teknologien agindua (imperativo tecnologico): teknologiaren bidez egiteko aukera badugu, egin beharrekoa da (Klonatzeko aukera badugu, klonatu egingo dugu).
III. Kapitulua
La convivencialidad
1. Zein da zeremonia mito-poetikoen ondorioa? eta Illich-ek proposatutako alternatiba?
Horien efektu kontraesanek arrazonamendu logikoa dute sistemaren interesei begiratzen badiegu. Zeremonia horiek irudimen soziala paralizatzen dute. Hau da, horien ondorioz ez gara gai egunerokotasuna instituzionalizaturiko baliorik eta garapen industrialik gabe irudikatzeko. Gure asmatze/sormen gaitasunak blokeatzen dizkigute. Eskolan adibidez: ikasteko gaitasuna bahitzen dute. Erritual horren esku geratzen da hezkuntza osoa.
Horren aurrean Illich-ek irudimen sortzailea proposatzen du. Honek gure buruak piztuko ditu. Honela giza-aukera berriak eskaintzen dituzten mailak daudela ohartu eta horien bila egin ahal izango dugu. Hori da sistema industrialetik ihes egiteko aukera bakarra.
Bizikidetasuna Illich-ek irudimen sortzaile hori sortu/sustatzeko proposatzen duen programa da, kontraproduktibitatearen eta honen erritualezko produkzioaren aurrean alternatiba bakarra dena. Herreminten egituran egindako inbertsio batetik abiatuta Gizarte Modernoa eraikitzea proposatzen duen proiektua.
2. Zer da “Bizikidetasun” printzipioa?
Indibiduoaren, honen instrumentuen eta gizartearen artean harremanak sortzeko bide ez menderatzaileak imajinatzeko aukera da.
Bizikidetasun gizartea: erreminta modernoak kolektiboaren parte gisa ulertzen dituen eta pertsonen esku jartzen dituen gizartea, espezialista/elite gutxi batzuen monopolioa baimentzen ez duena. Gizarte honetan pertsonak erreminta kontrolatzen du, eta ez alderantziz. Bizikidetasunezko ordenak sistema industrialak aboliturik mantentzen zuen autonomiaren balioaren eta manipulatzearen printzipioaren arteko oreka berreskuratzen du. Hortaz, bizikidetasuna antolaketa (Marx-en hitzetan “metobolismo soziala”) forma bat bezala ulertu dezakegu, non gizakia independientea den eta erremintaren gainetik dagoen.
“Ya no queda reducido a ser instrumento de sus instrumentos”
3. Inguruarekin bi harreman mota irudikatzen ditu. Zeintzuk dira? Eta zein da horien oinarria?
Gizakiak bere inguruarekin harremanetan jartzeko bi modu ditu:
- Autonomoa: ekintza pertsonal eta independentetik abiatuta egiten den erabilera balioen berezko ekoizpenean oinarritutako autogobernua.
- Heteronomoa: egitura bertikalek/hierarkikoek bizitza aldaketa balioen kontsumoaren inguruan antolatzen duen ordena. Gai industrialekiko eta zerbitzu profesionalekiko menpekotasuna.
4. “Bizikidetasun gizarteak” ekoizpen heteronomo guztia ezabatu beharko luke? Zein izango litzateke horren itzulpena hezkuntzan?
Bizikidetasun gizarteak ez du ekoizpen heteronomo guztia erradikatu behar. Honek autonomiaren eta ekoizpen zentralizatuaren arteko sinergia (ekintza bateratua) positiboa sortu behar du. Erabilera balioen eta merkantzien arteko oreka hori da sektore sozial zehatz baten eta gizartearen onura bermatzen duena (ez, ordea, produkzio industrialaren maila altuek).
- Garraioaren adibidea: kontua ez da kotxe asko ekoiztea, mugikortasunaren maila pozgarriak (gogobetekoak) lortzea baizik.
Bizikidetasuna (sinergia+) VS Kontraproduktibitatea (sinergia-)
- Ekoizpen heteronomoak gehiegizko intentsitatea gainditzen duenean sinergia hori apurtu eta haren helburuaren kontra jartzen da. Honela sortuko litzateke kontraproduktibiatea. Beraz, kontraproduktibitatea sinergia negatibotzat ulertu daiteke: gai industrialen nagusitasuna ezarri, ingurua suntsitu, ekintza pertsonala oztopatu eta sinergia positiboaren oreka apurtzen duena
5. Zeintzuk dira ekoizpenaren modu heteronomoaren suntsitzeak eskatzen dituen bi neurriak?
Bizikidetasunezko berreraikitzea aurrera eramateko ezinbestekoa da produkzioaren modu heteronomoaren nagusitasuna desegitea. Desegite horrek bi neurri apelaezin exijitzen ditu:
- Instituzio industrialei mugak jartzea.
- Autonomiaren mesedean egiten duten baliabideak sustatzea.
6. Zertan datza Bizikidetasun gizartea sortzeko neurri bakoitza? (61. orrialdea)
Sozialismoaren idealak gauzatzeko nolabaiteko kontsumoa beharrezkoa dela onartzen du Illichek. Ondoren, bizikidetasun gizatea sortzeko irizpideak hurrengoak direla argitzen du:
- Teknologiaren kontrol soziala ezartzea, industriaren dimentsioen (instituzioen tamania, erreminten eraginkortasuna, zerbitzuen intentsitatea) maximoak mugatzeko. Dimentsio horiek gizartearen perfil teknologikoa zehazten dute. Honek autonomia bermatzen du, sinergia positiboaren oreka mantenduz eta berdintasun sozioekonomikoa apurtu dezakeen gehiegizko energia kontsumoa ekiditen du.
- Adostasun komunitarioak ezinbestekoak dira: industriaren dimentsioak kolektiboki eztabaidatzeko gaiak izan behar dira. Honela guztiok elkarrekin definituko genuke gure inguru soziala. Adostasun horien oinarria gizartearen baliabide teknikoak kudeatzeko eskala natural bat izango litzateke (espezio, denbora eta energia). Eskala horiek gainditzean arazoak sortzen dira, kontraproduktibitatearen kasua adibidez.
- Baliabide mota zehatz batzuen sustapena: Bizikidetasunezko erremintak. Gizakia makinekiko duen menpekotasunaz askatzen duten erremintak, existitzen direnak edo asmatzeko daudenak. Erabiltzeko errazak dira eta ez dute helbururik inposatzen. Ez dute indibiduen frustrazio sortzen, hauei iristeko aukera baizik. Liburutegi publikoak adibide ooso ona dira: inork ez gaitu behartzen bertara joatera. Gure interesetatik sortzen da bertara joateko eta bertako materiala erabiltzeko erabakia. Parke publikoak…
7. Zer dakar deseskolaratzeak? (8. Illic-en arrazionalolitate utopikoaren azken zentzua.)
Eskolak bahituta duen irudimen soziala askatzea posible giten du, hezkuntza Instituzio berrien sorrera baimenduz. Honela sistema industrialak finkatutako instituzioak puskatu eta benetazko aldaketa posible egiten du. Horiekiko menpekotasuna ezabatzeak gure kabuz erabaki politikoak hartzeko askatasuna ematen digu. Hau da, sistema eztabaidan jartzeko eta honen balantzea egiteko aukera ematen digu.
Tan sometido
Etxean musika entzuten nenbilela mugikorrean La Polla Records taldeko "Tan sometido" abestia agertu zait. Honen letrak hezkuntza sistema kritikatzeko idatzi zituen Evaristok, eta entzutean, Illich etorri zait burura. Letra horien artean jarraian esjainitako esaldia azmpimarratuko nuke... Emaiozue begirada bat abestiaren bideoari.
"Tu corazón es sometido, patra el sistema productivo..."
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina