TOMBOY PELIKULA: Genero Irakurketa


     Tomboy (2011) oso pelikula berezia da. Genero identitatearekin lotuta sor daitezkeen korapiloak dira pelikularen ardatz nagusia. Honetan, biologikoki neska den eta mutila izatea gustuko duen eta mutil generoarekin identifikatuta sentitzen den gazte baten istorioa kontatzen zaigu. Laure/Michael, bi identitate txandakatuko ditu pelikulan zehar. Familiarekin, Laure izango da, neska sentibera, atsegina eta maitekorra. Ezagutu berri dituen gazteekin, ordea, Michael izango da, mutil lotsatia eta lagungarria. Pelikula lasaia da eta tempo motelak jarraitzen ditu. Hala ere, lantzen duen gaiak eta pelikularen errealismoak istorian sartu eta guztia intentsitate handiarekin bizitzea eragiten dute.

     Pelikularen hainbat eszena oso adierazgarriak eta inpaktanteak dira. Horien artean ispiluaren eszena dugu. Honetan, Laurek bere gorputza begiratu eta horren txoko guztiak ikertzen ditu zirrikiturik utzi gabe. Momentu hartan, maskulinitatearen aztarnak bilatzen ari dela iruditu zait. Haren gorputzean, gainontzeko mutilekin antzekotasunak bilatzen ditu. Momentu horrek maskulinitatearen ideiaren erlatibotasuna agerian uzten duela sentitu dut. Zer da benetan mutila izatea? 

   Eszena horrek erakusten du zein konplexua den neska/mutil izatearen arteko benetazko muga identifikatzea. Eszena horrekin ulertu dudana da, mutil izatearen oinarria ez dela irudi fisikoa edota hainat ezaugarri fifikoren bilketa, baizik eta jarrera patroi batzuen jarraipena eta errepikapena. Laure, bere adina, garapen fasea eta itxura berezitasunaz baliatuta, muga fisikoa gainditzeko gai da. Horrekin, benetazko mutila izateko ezinbestekotzak suertatzen zaiona da bere inguruko mutilek bezala jokatzea. Ideia horren adierazle oso potentea da "japoaren" eszena. Laurek futbolean jokatzean haren lagunek japatzen ikusten ditu eta keinu hori bera imitatzen saiatzen da ispiluaren aurrean. Laure bere gorputzaren emakumezko ezaugarriak izkutatzen dituen bitartean, Michael izatea lortzen du.

Gomendagarria

Gaiaren inguruan sakondo nahi izanez gero Ana De la Vegaren blog-etik pasatzera gombidatzen zaituztet. Anak oso hausnarketa interesgarria egin du. Gai berdinari buruzko ideia berriak eta ikuspuntu freskoa eskaini du. Anak Michel eta Lisaren harreman maitagarria azpimarratzen du gehien harritu duen elementuen artean, eta genero estereotipoei buruz duen iritzia ematen du. Gainera, pelikularen trailerra ikusgarri duzue bere sarrera.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?