GORPUTZA BITARTEKARI: Esther Ferrer
Gorputza bitartekari moduan ulertuta, honek eskaintzen dituen aukera anitzen inguruan hitz egin dugu klasean. Ondoren, hain ezagunak egiten ez zaizkigun aukeretab zentratu gara, gaiaren inguruan sakontzeko. Honela, Performance-aren ideia ezagutu eta diziplina honetan erreferentea den Esther Ferrer artistaren irudian sakondu dugu. Honetarako, hainbat bideo ikusi ditugu.
Lehenik eta behin, Performance-a zer den hobeto ulertzeko lagungarria izan den bideoa ikusi dugu: "En cuatro movimientos". Honetan artistak bere lana eta iritzia azaltzen du. Egiten dituen gauzak zergatik egiten dituen eta nola egiten dituen azaltzen du argi eta garbi.
Ondoren, ezagutu guzti hori benetan ulertzeko eta horrek errealitatean duen zentzua ikusteko beste hainbat bideo ikusi ditugu. Horiek Esther Ferrer-en erformance ezberdinak eskaintzen du¡itutze, eta artistak nola lan egiten duen ikusteko oso adierazgarriak izan dira:

Leirek bere blogean performance-a diziplinaren inguruko hainbat azalpen txertatu ditu bere blog-ean. Azaldu duenez, diziplina honen oinarrizko helburua antzerki mundutik aldentzea izan daitekeen arren, haur egun antzerkiaren eragina gero eta nabarmenagoa da. Azaldu du ere, Ferrer-ek azaltzen duenez, performance-a egiteko ez dela material gehiegirik behar. Hauetan garrantzitsuena pertsona bera eta honen gorputza dira. Argitu du ere diziplina honetan inprobisazioa eta espontaneotasuna osagai garrantzitsua izan arren, aurretiko nolabaiteko prestakuntza eskatzen duela. Artistak argi izan behar du zer izango den islatu nahi duena eta hori bera nola islatuko duen.
Ikerrek, ordea, Ferrer-entzat inspirazioa izan denaz eta horretatik abiatuta pentsatu duenaz hitz egin digu bere blog-ean. Artistak astronomiaren inguruan irakurtzea gustoko zuen, eta saletasun hori dela eta "Infinuaren" ideia bere buruan sartu zen. Honekin zenbaki lehenak etorri zitzaizkion burura, eta horiek kosmosarekin lotu zituen... Honela, astronomiarekin egiten duen moduan, artistak ideiak garatuz joaten da. Ondoren, ideia horietatik bere performancetarao ideia jaiotzen dira.
Oso gai interesgarria iruditu zait. Gorputzak, ezagutzen ditugunetaz aparte, adierazpenerako medio gehiago eskaintzen dituelaz konturatzen lagundu dit. Halaber, diziplina artistiko berri bat ezagutzea asko gustatu zait. Izugarria da Esther Ferrer-ek lortzen duena bere performance-en bidez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina