Metodologia Aktiboak

Hezkuntza egiteko modu oso desberdinak daude. Metodologia esaten zaie hezkuntza praktika egiteko erabiltzen diren teknika eta estrategiei. Estrategia horiek diseinatzeak barne hartzen du irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabetzeko eta proposatutako jomuga pedagogikoak lortzeko. Hortaz, metodologiak hezkuntza helburuak eta edukiak lotzen dituen curriculum-aren zaitia dela esan dezakegu. Zati horrek bere baitan hartzen ditu estrategia metodologikoa, espazioaren banaketa, denboraren banaketa, baliabideak, aniztasunari arreta...

Eredu tradizionalaren metodologiarekin apurtu eta ikasleen rol aktiboaren alde egiten duten metodologiak dira metodologia aktiboak. Gaur egun, proposamen ezberdin asko egin dira, horien artean ezagunenetariko batzuk ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia ditugu.

Hurrengo aurkezpen dokumentuan, metodologia aktibo bakoitzari buruz irakurri eta gero, horien printzipioak eta funtzionamenduak laburturik oikus ditzakezue:



HEZIBERRI dekretuak metodologiaren inguruan esaten duena hobeto ulertzeko oso lagungarria den eskema esaini digu Whale taldearen kide den Gemmak. Pasa zaitezte bere blogetik gaiaren inguruan gehiago ikusteko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?