Homeschooling-aren planteamentuan sakontzen
Gaur egun, hezkuntzaren eredu tradizionalak nagusi izaten jarraitzen duen harren, asko dira horren alternatiba gisa agertu diren ereduak. Hezkuntzaren barruan, tradizionaltasun horrekin apurtzeko irrika duten mugimenduak eta proposamenak agertuz joan dira. Kloasean, hezkuntza egiteko dauden planteamendu guzti horietaz hitz egiteko hainbat saio eman ditugu. Horiek ezagutu eta horien planteamenduen oinarriak desestaltzen saiatu gara.
Horien artean Homeschooling-a landu dugu, eta honen planteamendua ezagutu eta gero, interesgarria iruditu zait honen inguran dudan iritzia azaltzea. Jarraian, iritzi hori adieraz eta horren sostengua diren argudioak eskaintzen dizkizuet.
Zeintzuk dira planteamenduaren abantailak eta desabantailak?
Homeschooling-a mugimendu alternatiboen artean kokatzen da. Familia askok aukera hau hartzen dute arrazoi ezberdinek bultzatuta: arrazoi fisikoak, ideologikoak, pedagogikoak... (Tantos motivos como familias). Homeschooling-ak ikasleei eskola eremutik kanpo ikasteko aukera ematen die. Umeek etxean ikasten dute haien gurasoen gidaritzarekin. Eredu honen inguruko iritzia egituratzeko, planteamenduak dituen abantailak eta desabantailak aztertu behar ditugu.
Familiek oso argi azaltzen dizkigute proposamenarn abantailak. Homeschoolinga eredu indibidualizatua eta pertsonalizatua da. Hortaz, ikasleek arreta guztia jasotzen dute eta ume bakoitzak duen erritmoa errespetatzen da. Honela, ikaskutza haur bakoitzak dituen behar eta interesetara zuzentzeko aukera dago, sistemaren eta gizartearen inolako baldintzapenik gabe. Beste abantaila bat da gurasoek haien seme alabekin harreman sakonagoa ezartzeko aukera dutela, haiekin denbora gehiago emanten dute eta. Gainera, etxean egiten den hezkuntzak malgutasun handiagoa eskaintzen du. Curriculuma egokitzeko edo asmatzekoa aukera dute gurasoek, hau da, etxean eskolan lantzen ez diren gaiak jorratu daitezke; sukaldritza, nekazaritza, zaintza... Malgutasun horrek espazio eta denbora askatasun gehiago ere eskaintzen du, ordutegi eta gela antolatuek beharra ezabatuz.
Era berdinean, planteamenduak hainbat desabantaila ditu. Argiena da eredu honen antolaketa eta kudeaketa oso zaila dela, eta gurasoen partez esfortzu eta zailtasun asko ekarri ditzakeela. Gainera, haurrari etxeko giroa ez den inguru berriak eta pertsona berriak ezagutzeko aukera kentzen diogu. Honekin, eskolak eskaini dezakeen harreman aniztasuna galtzen da (adin berdinekoekin, helduekin...). Gabezia izugarria da hori, elkarrekin asko ikasi dezakegu eta; gure buruaren inguruan, besteen inguruan eta harremanak izatearen inguruan. Harremanetaz hitz egitean, adiskidetasunaz ere hitz egin behar dugu. haurtzaroan lagunak egitea ezinbestekoa da garapen osasuntsua izateko. Eskolak aukera izugarria eskaintzen du lagunak egitko. Homeschooling-ean, berriz, lagunak egite hori hezkuntza eremutik kanpo geratzen da. Garrantzisua den desabantaila da sistema alternatibo honek duen errekonozimendu falta. Etxeaan ikasten duten umeak hutsune legalezko egoeran daude,m eta ez dute babesik. Honek arazoak sortzen ditu sistemarekin, umeak sisteman txertatzeko arazoak sortzen direlako eta familen jontra zigortze prozesuak martxan jartzen dituztelako.
Zaila da planteamendu honen alde edo kontra kokatzea. Arestian aipatu den bezala, Homeschooling-ak baditu bere indarguneak eta ahuleziak ere. Gauza da bi alde horien arteko balantzea egitea. Umearen protagoniosmoa eta barne erritmoa errespetatzea oso idea interesgarriak dira, baita curriculum-aren egokitzapenerako aukera izatea ere. Hala ere, planteamenduari ahulezia oso nabarmenak ikusten dizkiot. Garapen sozioafektiboaren aldetik ez dut eraginkorregia ikusten. Umeentzat ezinbestekoa da etxea ez den testuingurua batean bizitzen ikastea, espazio ezberdinetan eta aniztasunezko taldeekin bizikidetzan egoten ikasi behar dute eta. Horrek haien buruak eta bihotzak mundu errealera irekitzen laguntzen baitie. Homeschooling-ak, ordea, ikaskuntza prozesua zeregin horretatik aldentzen du. Oso beharrezkoa ikusten dut eskoletan betidanik jarraitu den metodologia ordezkatuko duten aukeren bilaketa egitea, baina nire ustez, bilaketa hori eskolen barruan egin behar da. Eskolak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditugu, eremu horretatik abiatuta gauzak aldatzen hasteko.
Luixa Reizabal - Etxean ala eskolan ikasi?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina