Zer islatzen dute eta zer ezkutatzen dute gure errelatoek?



Argazkien dinamikak bikainak izan dira gorputz-lurraldea mapeatzeko. Talde ezberdinek ateratako argazkiak elkar trukatu eta elkar ikusi ditugu. Horien inguruan hitz egin eta hausnarketa politak egin ditugu. Gainera, saio horien bilakaeraren adierazle diren errelatoak egitea oso interesgarria izan da. Aurreko sarreretan sakonago hausnartu bada ere, ondorioa oso arggia da: eskolan gorputz pasiboak eta inplikaziorik gabekoak dira nagusi. Kanpoan, berriz, ekintzetan inplikazio handiagoa duten gorputzak ikusi ditugu. Aktiboak diren gorputzak eta disfrutatzen duten gorputzak. Ez luke eskolak inplikazio hori bera bilatu behar? Ez al da hori eskolaren helburu izan behar den gorputza?

Hausnarketa hori osatu dezakeen sarrera da Uxue klasekideak bere blog-ean egindakoa. Honek gorputz adierazpenaren gaia hobeto ulertzeko oso lagungarria den sarrera egin du. Gaian aditua den Sierra-k kontzeptuaren inguruan emandako definizioa eskaini, eta historian zehar gorputzaren adierazpena aztergai izan dela adierazten duten ebidentziak eskaini ditu, horien artean, Shakespeare-ren famatuaren aipu oso adierazgarria. Pasa zaitezte bere blog-etik, eta heman begirada bat Uxuek egindako hausnarketari, benetan bikaina da!

Zuriñe Zurbano klasekideak ere ekarpen interesgarria egin du. Honek argazkien inguruan egindako bi dinamiken laburpen ona egin du bere blog-ean. Eskola barruan imajinatzen duguna betetzen ez dela salatu, eta kanpoan ere ikasketa esanguratsua sortu daitekeela azpimarratu du. Pasa zaitezte bere blog-etik ideia horiei begirada bat emateko!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da didaktika?

Metodologia Aktiboak

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?