Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019

Sekuentzia Didaktikoa eta Gaur egungo Hezkuntza... Nire iritzia

Irudia
Egindako lanaren inguruan nire iritzia ematea gustatuko litzaidake. Gauza da lan gogorra egin zaigula. izugarria da lanak eskatu duen eduki eta zehaztasun maila. Gainera denboraren aldetik oso justu ibili gara eta batzuetan, estresatzera ere iritsi gara. Bukatu dugun arte ez nahiz konturatu lanak izan duen benetako balioaz. Alde batetik, lanaren bidez irakasle guztion rolak barne hartzen duen erantzukizun nagusietako bat ezagutu eta neurri batean horri aurre egiteko aukera izan dugu. Errealitatean suerta daitekeen egoera baten aurrean irakasle batek hartu beharko lituzkeen funtzioak betetzen saiatu gara. Ikasleak bezala emaitza ona lortzeko lana egiteaz gain, etorkizunean irakasleak izango garen heinean ikasketa esperientzia benetan esanguratsua eskainiko lukeen ekimena diseinatzea izan da gure erronka eta helburu nagusiena. Gure buruak hezkuntza eremu errelean kokatu eta guk geuk pentsatutako arazo egoeran guztiz murgildu gara. Ekimenari zentzu aplikagarria ematen saiatu gara. Ho...

Sekuentzia Didaktikoa

Kurtsoaren amaierako utzi dugu agian garratzitsuena izan den lana: Sekuentzia Didaktikoa. Hau Didaktikak gaur egungo Hezkuntzan duen eginkizunaren ordezkaria izan da. Honen bidez, hezkuntza prozesuaren antolakuntza eta planifikaziorako irizpideak ikasi, horien inguruan hasunartu eta guk geuk diseinatutako produktua sortu dugu, beti ere, produktua hezkuntzarako ekimena bezala ulertuz. Sekuentzia Didaktikoa curriculumaren azken maila eta zehatzena da, benetan hezkuntza egiteko erabiltzen dena. Sekuentzia edo Unitate Didaktikoa Gelako Porgramazioaren oinarrizko unitatea da. Azken horrek urte oso batean aurrera eramaten diren Sekuentzia Didaktikoak Biltzen ditu. Horien bidez, irakasle bakoitzak bere ikasleei jarduerak eta estrategiak proposatzen dizkie haien ikaskuntza prozesua garatzeko. Ikaskuntza prozesua modu eraginkorrean garatzeko, beharrezkotzat hartzen da proposamen horien planifikazioa. Hori da, Sekuentzia Didaktikoaren  papera, proposamen guzti horiek arretaz disein...

Ebaluazioa

Irudia
Ebaluzazioaren bidez planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazio lortzen da. askotan, ebaluazioa eta kalifikazioa sinonomotzat hartzen dira, eta lotuta dauden arren, ez dira kontzeptu berdinak. Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bilakaera jarraitzeko eta horren inguruko informazioa jasotzeko bidea da. Ebaluazioak esaten digu aurretik planifikatutako hori praktikan nola ateratzen den. Ezinbesteko tresna da edozein hezkuntza prozesuren jomugak betetzen diren, eta prozesu horrek zein emaitza dituen jakiteko. Ikasle bat ebaluatzean bere ikasketa-prozesuaren eta prozesu horren emaitzen inguruko informazio adierazgarri eskuratzen dugu, honek zein baliabide eta konpetentzia lortzen dituen jakiteko. Kalifikazioa , ordea, ebaluazioa egiteko instrumentu bat bezala ulertzen dut. Gaur egun, meritokrazioan eta lehiakortasunean oinarritutako gizartean bizi garen heinean, bakoitzaren esfortzua eta lorpenak zenbaki batekin n...

Metodologia Aktiboak

Hezkuntza egiteko modu oso desberdinak daude. Metodologia esaten zaie hezkuntza praktika egiteko erabiltzen diren teknika eta estrategiei . Estrategia horiek diseinatzeak barne hartzen du irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabetzeko eta proposatutako jomuga pedagogikoak lortzeko. Hortaz, metodologiak hezkuntza helburuak eta edukiak lotzen dituen curriculum-aren zaitia dela esan dezakegu. Zati horrek bere baitan hartzen ditu estrategia metodologikoa, espazioaren banaketa, denboraren banaketa, baliabideak, aniztasunari arreta... Eredu tradizionalaren metodologiarekin apurtu eta ikasleen rol aktiboaren alde egiten duten metodologiak dira metodologia aktiboak. Gaur egun, proposamen ezberdin asko egin dira, horien artean ezagunenetariko batzuk ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia ditugu. Hurrengo aurkezpen dokumentuan, metodolo...

Konpetentziak

Irudia
Gaur egungo hezkuntza sistema sistema konpetentzia deritzon kontzeptuaren inguruan antolatuik dago. Hori dela eta, hezkuntza praktika konpetentzien eskuratze eta garapenari begira planteatzen da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak curriculum espezifikoari erreparatzean argi uzten du oinarrizko konpetentziak  pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko ezinbestekoak direla (236/2015 Dekretua). Gainera, konpetentzia horiek bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen direla azpimarratzen du.  Hala ere, ulertzeko nahiko zaila izan daitekeen kontzetua da konpetentziena. Honek duen zentzu teoriko eta abstraktuak horren ulermena zailagoa egin dezake. Hori dela eta, konpetentzien benetako zentzuan sakontzeko hainbat bideo ikusi ditugu klasean. Kontzeptuaren inguruan nahiko ikuspuntu kontrajarriak eakusten dituzten bideoak ikusi ditugu. Lehenengoan Sacristan...

Kartografien Aurkezpenak

Irudia
Geure Aurkezpena Geure kartografiaren aurkezpena egiterakoan eszenaratzeari garrantzia handia eman nahi izan diogu. Aurkezterako orduan, sarrera txiki bat egin, eta kartografian islatutako perfil bakoitza banaka azaldu dugu. Honela, kartografia irekiz joan gara, Intersekzionalitateak adierazten duen efektu progresiboa islatu nahian. Amaitzeko, Intersekzionalitatearen kontzeptua azaldu azaldu eta hainbat ondorio gehitu ditugu.     Besteon aurkezpenak Intersekzionalitatearen ideiarekin egin genuen moduan, gure klasekideek ere poster bikainak garatu dituzte. Ideia ezberdinak aukeratu eta horien adierazpen oso anitzak egin dituzte. Izugarria izan da dinamika honi atera diogun etekina. Alde batetik, kontzeptu eta ideien interpretazio eta garapen sakona egin behar izan dugu. Bestetik, baliabide eta trebetasun plastikoen bidezko adierazpena landu dugu. Errutinarekin guztiz apurtu eta primeran pasa dugu. Hemen dituzue beste taldeek aurkeztutako posterrak. Post...

Gorputz Desafiatzaileak - Kartografia

Irudia
Kartografia izan da Ibilbidearen lahenengo zaitia ixteko dinamika. Zati honetan gorputz lurraldea mapeatu dugu. Gorputza helburu eta bitartekari bezala aztertu dugu orain arte, dinamika ezberdinak eginez eta ideia ezberdinak landuz. Kartografia egitearen xedea eskolak gorputzen normalizazioan duen eraginaren inguruan hausnartzea izan da, estrategia kartografikoak erabiliz. Honekin, eskolari esleitu zaion paper neutroa kuestionatu eta eragiten dizkioten botere harremanetan sakondu dugu. Gorputzen gainean gogoeta hori egiteko gorputza niaren eta bestearen arteko lehenengo muga bezala hartu dugu. Hemen duzue gure burak egin beharrekoan kokatzeko erabili dugun gidoia: INTERSEKZIONALITATEA Modulu Doctors Posterraren zentzua eta Helburua Gure helburua interzekzionalitateak eskaintzen duen ideia lantzea izan da; honek kritikatzen duen diskriminazio sistema egituratua nabarmena dela argi  uzteko eta errealitate hori salatzeko. Horretarako, gaur egungo giza...

Curriculum ezkutua unibertsitatean

Irudia
Curriculum kontzeptuaren inguruan azalpena jaso eta hainbat ideia landu eta gero, aulkietatik altxatu eta buelta bat ematera atera gara. Bueltatxoaren helburua unibertsitateetako kanpusean curriculum ezkutuaren aztarnak aurkitzea eta argazkiak ateratzea izan da. Ondoren, irudi horien irakurketa egin eta klasearekin partekatu dugu. Eztabaida oso interesgarria sortu da. Ateratako argazkiak eta horien irakurketa Irudi honek betiko  bereizketa  gogoratzen digu. Bereizketa hori bi irizpedetan oinarritzen da. Alde batetik, genero bereizketa dugu. Bestetik, gorputz normartiboen eta desberdinak diren gorputzen arteko bereizketa. Beti errepikatzen den segregazioa da: irudi estipulatuen bidez pertsonak bereizten ditugu, nahiz eta bakoitzak zer sentitzen duen edo nola identifikatzen den ez jakin.  WHALE  taldeak, ordea, beste ekarpen bat egin du. Ikusi dutenez, gure fakultatean kartel segregatzaile horiek apurtu eta  Komun komunak  proposatu nahi izan ...

Zer da Curriculuma? Motak? Zehaztapen mailak?

Irudia
Hezkuntza bi azpiprozesuk osatzen dute: irakaskuntza eta ikaskuntza. Bi hauek elkarrekin lotuta daude eta elkar elikatzen dute. Curriculum-a, berez, ikasten dugun guztia da. Ideia bi horiei erreparatzen badiegu azpimarratu beharreko zerbait azaltzen da; irakasten dena eta ikasten ez dena ez da curricumaren barne sartzen. Airean geratzen den guzti hori ez dugu barneratzen, eta, hortaz, ezin da ikasitako multzoaren barne sartu. Hala ere, baditu Curriculum termiroarentzat aditu ezberdinek proposatutako definizio landuagoak eta teknikoagoak, horien artean, J. Sarramonak emandakoa. Latinetik datorren hitz horrek "bidea" esan nahi du berez, baina autorearen hitzetan, kontzeptua definitzeko erabiltzen den hezkuntza barruko begiradaren arabera hitzak esanahi ezberdinak hartzen ditu. Ikasleen ikuspuntutik hitzak duen esanahia hurrengoa da: hezkuntza arloko maila jakin bat edo unibertsitate ikasketak lortzeko behar diren ikasgaien eta jardueren multzoa.  Irakasleen ikuspuntutik b...