Mezuak

Zer da didaktika?

Berez, definizioa ematea ez da zaila. Hezkuntza zientzien eskema begiratu baino ez dugu egin behar Didaktika definizioz zer den jakiteko. Didaktika hezkuntza zientzia aplikatzailea da; pedagogiak zehaztutako teoria eta helburuak jarraitu eta hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertzeaz eta garatzeaz arduratzen den pedagogiaren arlo aplikatua. Hori definizio teknikoa litzateke, edozein entziklopediak emango lukeena. Baina guretzat ez da nahikoa. Definizioaren espezifikotasuna dela eta, ezinezkoa da horren bidez Didaktikak bere barruan hartzen duen guztia azaltzea. Didaktika benetan zer den ondo ulertzeko beharrezkoa da honen munduan sartu eta barruan hartzen dituen ideia eta kontzeptu ezberdinen artean murgiltzea. Eta horixe da nik da egingo dudana; ikasitako kontzeptu nagusiak gogoratu eta horien arteko konexioak ezarri, azalpen osoagoa eskaintzeko. Curriculuma da azaldu beharreko kontzeptu nagusietako bat. Hezkuntza bi azpi-prozesuk osatzen dute: irakaskuntza eta ikaskuntza. B...

E-PAPERZORROA

Irudia
Egindako guztia gogoratzen... Kaixo guztioi!  Nire izena   Unai  da. Batxilergoa eta Selektibitatearekin etapa bat itxi, eta aurten Unibertsitatean hasi naiz. Egia esan, betidanik duda izugarriak izan ditut ikasketetan aukeratzeko momentuak iritsi zaizkidanean. Horietako azkenean, buruari bueltak eta bueltak eman eta gero, erabakia hartzera ausartu eta Magisteritza ikastea erabaki nuen. Erabaki horrek Gasteizera eraman nau. Bertan, Lehen Hezkuntza Hirueleduna gradua ikasten ari naiz.  Gradu honetako bigarren lahuhilabetekoan izan ditudan irakasgaien artean Didaktika Orokorra irakasgaia egon da. Bere egunean azaldu nuen moduan , blog hau irakasgai honen lan koadernoaren antzera funtzionatu du. Honetan, irakasgai honen barruan egindako guztia jasotzen joan naiz. Horretarako ezinbestekoak izan dira gida moduan erabilitako blog-a eta nire klasekideak izan direnen blog-ak . Horiek oso lagungarriak izan dira, abiapuntuak eta hobekuntzak eskaintzerako orduan. Az...

Sekuentzia Didaktikoa eta Gaur egungo Hezkuntza... Nire iritzia

Irudia
Egindako lanaren inguruan nire iritzia ematea gustatuko litzaidake. Gauza da lan gogorra egin zaigula. izugarria da lanak eskatu duen eduki eta zehaztasun maila. Gainera denboraren aldetik oso justu ibili gara eta batzuetan, estresatzera ere iritsi gara. Bukatu dugun arte ez nahiz konturatu lanak izan duen benetako balioaz. Alde batetik, lanaren bidez irakasle guztion rolak barne hartzen duen erantzukizun nagusietako bat ezagutu eta neurri batean horri aurre egiteko aukera izan dugu. Errealitatean suerta daitekeen egoera baten aurrean irakasle batek hartu beharko lituzkeen funtzioak betetzen saiatu gara. Ikasleak bezala emaitza ona lortzeko lana egiteaz gain, etorkizunean irakasleak izango garen heinean ikasketa esperientzia benetan esanguratsua eskainiko lukeen ekimena diseinatzea izan da gure erronka eta helburu nagusiena. Gure buruak hezkuntza eremu errelean kokatu eta guk geuk pentsatutako arazo egoeran guztiz murgildu gara. Ekimenari zentzu aplikagarria ematen saiatu gara. Ho...

Sekuentzia Didaktikoa

Kurtsoaren amaierako utzi dugu agian garratzitsuena izan den lana: Sekuentzia Didaktikoa. Hau Didaktikak gaur egungo Hezkuntzan duen eginkizunaren ordezkaria izan da. Honen bidez, hezkuntza prozesuaren antolakuntza eta planifikaziorako irizpideak ikasi, horien inguruan hasunartu eta guk geuk diseinatutako produktua sortu dugu, beti ere, produktua hezkuntzarako ekimena bezala ulertuz. Sekuentzia Didaktikoa curriculumaren azken maila eta zehatzena da, benetan hezkuntza egiteko erabiltzen dena. Sekuentzia edo Unitate Didaktikoa Gelako Porgramazioaren oinarrizko unitatea da. Azken horrek urte oso batean aurrera eramaten diren Sekuentzia Didaktikoak Biltzen ditu. Horien bidez, irakasle bakoitzak bere ikasleei jarduerak eta estrategiak proposatzen dizkie haien ikaskuntza prozesua garatzeko. Ikaskuntza prozesua modu eraginkorrean garatzeko, beharrezkotzat hartzen da proposamen horien planifikazioa. Hori da, Sekuentzia Didaktikoaren  papera, proposamen guzti horiek arretaz disein...

Ebaluazioa

Irudia
Ebaluzazioaren bidez planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazio lortzen da. askotan, ebaluazioa eta kalifikazioa sinonomotzat hartzen dira, eta lotuta dauden arren, ez dira kontzeptu berdinak. Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren bilakaera jarraitzeko eta horren inguruko informazioa jasotzeko bidea da. Ebaluazioak esaten digu aurretik planifikatutako hori praktikan nola ateratzen den. Ezinbesteko tresna da edozein hezkuntza prozesuren jomugak betetzen diren, eta prozesu horrek zein emaitza dituen jakiteko. Ikasle bat ebaluatzean bere ikasketa-prozesuaren eta prozesu horren emaitzen inguruko informazio adierazgarri eskuratzen dugu, honek zein baliabide eta konpetentzia lortzen dituen jakiteko. Kalifikazioa , ordea, ebaluazioa egiteko instrumentu bat bezala ulertzen dut. Gaur egun, meritokrazioan eta lehiakortasunean oinarritutako gizartean bizi garen heinean, bakoitzaren esfortzua eta lorpenak zenbaki batekin n...

Metodologia Aktiboak

Hezkuntza egiteko modu oso desberdinak daude. Metodologia esaten zaie hezkuntza praktika egiteko erabiltzen diren teknika eta estrategiei . Estrategia horiek diseinatzeak barne hartzen du irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabetzeko eta proposatutako jomuga pedagogikoak lortzeko. Hortaz, metodologiak hezkuntza helburuak eta edukiak lotzen dituen curriculum-aren zaitia dela esan dezakegu. Zati horrek bere baitan hartzen ditu estrategia metodologikoa, espazioaren banaketa, denboraren banaketa, baliabideak, aniztasunari arreta... Eredu tradizionalaren metodologiarekin apurtu eta ikasleen rol aktiboaren alde egiten duten metodologiak dira metodologia aktiboak. Gaur egun, proposamen ezberdin asko egin dira, horien artean ezagunenetariko batzuk ikaskuntza kooperatiboa, kasuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutako metodologia ditugu. Hurrengo aurkezpen dokumentuan, metodolo...

Konpetentziak

Irudia
Gaur egungo hezkuntza sistema sistema konpetentzia deritzon kontzeptuaren inguruan antolatuik dago. Hori dela eta, hezkuntza praktika konpetentzien eskuratze eta garapenari begira planteatzen da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak curriculum espezifikoari erreparatzean argi uzten du oinarrizko konpetentziak  pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko ezinbestekoak direla (236/2015 Dekretua). Gainera, konpetentzia horiek bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen direla azpimarratzen du.  Hala ere, ulertzeko nahiko zaila izan daitekeen kontzetua da konpetentziena. Honek duen zentzu teoriko eta abstraktuak horren ulermena zailagoa egin dezake. Hori dela eta, konpetentzien benetako zentzuan sakontzeko hainbat bideo ikusi ditugu klasean. Kontzeptuaren inguruan nahiko ikuspuntu kontrajarriak eakusten dituzten bideoak ikusi ditugu. Lehenengoan Sacristan...