Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2019

Zer da didaktika?

Berez, definizioa ematea ez da zaila. Hezkuntza zientzien eskema begiratu baino ez dugu egin behar Didaktika definizioz zer den jakiteko. Didaktika hezkuntza zientzia aplikatzailea da; pedagogiak zehaztutako teoria eta helburuak jarraitu eta hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertzeaz eta garatzeaz arduratzen den pedagogiaren arlo aplikatua. Hori definizio teknikoa litzateke, edozein entziklopediak emango lukeena. Baina guretzat ez da nahikoa. Definizioaren espezifikotasuna dela eta, ezinezkoa da horren bidez Didaktikak bere barruan hartzen duen guztia azaltzea. Didaktika benetan zer den ondo ulertzeko beharrezkoa da honen munduan sartu eta barruan hartzen dituen ideia eta kontzeptu ezberdinen artean murgiltzea. Eta horixe da nik da egingo dudana; ikasitako kontzeptu nagusiak gogoratu eta horien arteko konexioak ezarri, azalpen osoagoa eskaintzeko. Curriculuma da azaldu beharreko kontzeptu nagusietako bat. Hezkuntza bi azpi-prozesuk osatzen dute: irakaskuntza eta ikaskuntza. B...

E-PAPERZORROA

Irudia
Egindako guztia gogoratzen... Kaixo guztioi!  Nire izena   Unai  da. Batxilergoa eta Selektibitatearekin etapa bat itxi, eta aurten Unibertsitatean hasi naiz. Egia esan, betidanik duda izugarriak izan ditut ikasketetan aukeratzeko momentuak iritsi zaizkidanean. Horietako azkenean, buruari bueltak eta bueltak eman eta gero, erabakia hartzera ausartu eta Magisteritza ikastea erabaki nuen. Erabaki horrek Gasteizera eraman nau. Bertan, Lehen Hezkuntza Hirueleduna gradua ikasten ari naiz.  Gradu honetako bigarren lahuhilabetekoan izan ditudan irakasgaien artean Didaktika Orokorra irakasgaia egon da. Bere egunean azaldu nuen moduan , blog hau irakasgai honen lan koadernoaren antzera funtzionatu du. Honetan, irakasgai honen barruan egindako guztia jasotzen joan naiz. Horretarako ezinbestekoak izan dira gida moduan erabilitako blog-a eta nire klasekideak izan direnen blog-ak . Horiek oso lagungarriak izan dira, abiapuntuak eta hobekuntzak eskaintzerako orduan. Az...